«Tolosan kulturak duen garrantziaz jakitun, ezinbesteko da sokuntzari bere lekua ematea»

Ikastaroetan egindako lanekin erakusketa osatu dute Aranburu Jauregian/Diario Vasco
Ikastaroetan egindako lanekin erakusketa osatu dute Aranburu Jauregian / Diario Vasco

%5ean hazi da udal ikastaroetako partaide kopurua, eta «hori babesten jarraitu eta antolatzen diren ekimenei balio gehigarria bilatzen jarraituko dugu», adierazi du Carbonell zinegotziak

Aurten udal ikastaroetako partaide kopuruak gora egin du. Guztira 410 izan dira, eta ondorioz, %5ean hazi da kopurua pasa den urtearekin alderatuta. 10 ikastaro egin dituzte guztira. Balleta da ikasle gehien batzen dituen ikastaroa, 222 guztira, pintura (79), antzerkia (27), zeramika (24), ehoziriak (16), eskulanak (13), argazkigintza hastapena (10), argazkigintza praktikoa (10), Letren Txokoa (10) eta dantza garaikidea (7) jarraiki dituelarik. Pintura eta zeramikan 'emakumea' izan dute gaitzat, beren urtea izendatu zutelako aurtengoa.

Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziaren iritziz oso garrantzitsua da erantzun «ona» izatea Kultur Etxeak eta bere eskaintzak: «Tolosan kulturak duen garrantziaz jakitun, ezinbesteko da sokuntzari bere lekua ematea. Aurten, esaterako, lehen aldiz antolatu da Idazle tailerra, Letren Txokoa, eta oso arrakastatsua izan da ere. Hori babesten jarraitu eta antolatzen diren ekimenei balio gehigarria bilatzen jarraituko dugu» gaineratu du.

Kultur etxeko ikastaroetan egindako lanekin erakusketa osatu dute Aranburu Jauregian, uztailaren 6a bitarte ikusgai izango dena. Ikasturtea itxi dute horrela, eta Carbonellek egindako lana eskertu eta zoriondu die bertaratu diren partaide guztiei: «Dantza eta antzerki tailerreko kideen ikuskizunek arrakasta handia izan dute, eta orain gainontzekoen lana dago tolosarren bistan. Nabari da ilusioz, gogoz eta mimo handiz egindakoak direla guztiak» nabarmendu du.

Tailerrek herritarrei ematen dien gizarteratzeko aukera azpimarratu du zinegotziak iazkenik. Izan ere, «elkargune dira, lagunak egin eta ikasteko aukera ematen dute, eta are aberatsago dira, taldelanaren balioa gehitzen baitzaio».

Erakusketa Aranburu Jauregian egongo da ikusgai uztailaren 6a arte, asteartetik larunbatera, 17:30etatik 20:30etara.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos