Borrar

Tolosa

Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikastetxeen eskaintza, bihar eta etzi Trianguloan

Hamar edizio beteko ditu azokak, eta aurten ere eskualdeko eta inguruko hamaika ikastetxeen partaidetza izango du

Kevin Iglesias

Tolosa.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:51

Lanbide Heziketa Azokak hamargarren edizioa izango du bihar ostirala eta etzi larunbatean Tolosan. Beste urte batez, Tolosaldeko eta gertuko LH-ko hamaika ikastetxeek haien eskaintza kaleratuko dute bi goizetan, Trianguloan. Alegiko Aralar ikastetxea, Anoetako ikastola, Amasa-Villabonako Erniobea ikastetxea eta Zubimusu ikastola, Andoaingo Leitzaran ikastetxea, Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua, Ibarrako Uzturpe ikastola, Leitzako Amazabal ikastetxea eta Tolosako Laskorain ikastola eta Orixe eta Herrikide ikastetxeak izango dira partaideak.

Azoka bihar, ostirala, 9:00etan hasiko da, eta DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratuta izango da, bisita gidatuak antolatuz eta eskola bakoitzak eskaintzen dituen ziklo eta famili profesional ezberdinetako azalpenak emanez. Antolaketako kide bat postuz postu ibiliko da ikasleekin, ikasketa bakoitzaren ezaugarriak azpimarratzen eta ikastetxeen eskaintza azaltzen. Bestalde, larunbatean, 09:00etatik 13:00etara, eskualdeko familiek eta norbanakoek, azoka irekian, postuak bisitatu eta Lanbide Heziketa eskaintza ezagutzeko aukera izango dute.

Tolosaldeak urtez urte apostu berezia egiten du LH-ren alde, eta bi egun hauetan nabaria izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikastetxeen eskaintza, bihar eta etzi Trianguloan