Tolosa CF-eko neskak, denboraldi bikaina

Jokalari urdiña arerio batekin baloiarekin. / IÑIGO ROYO
Jokalari urdiña arerio batekin baloiarekin. / IÑIGO ROYO

Infantil taldeak Gipuzkoa eta Euskadiko txapeldun amaitu du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO TOLOSA.

Amaitu berri dute Tolosa CF-eko taldeek aurtengo denboraldia. Emakumeen futbolari dagokionez, neskek denboraldi «bikaina» egin dute euren alorreko arduradunen hitzetan, eta «oso gustura» azaldu dira talde guztiek, oro har, lortu dituzten emaitzekin. Horrela, bada, diote «lana, konpromisoa, oinak lurrean izatea eta giro ona edukitzea» eskatzen dietela, emaitzez harago: «emaitzak ondoren etorriko dira, etorriko badira».

Infantilen A taldeak Euskadiko Txapelketa jokatu zuen ekainaren hasieran Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren. Hiru talderen arteko lehia izan zen. Aurkariak Amorebieta eta Alaves izan ziren, eta ligaxkan Tolosa CF nagusitu zen, Euskadiko txapeldun izendatuz. Infantilen B taldeak ere «maila polita erakutsi du», txapeldunen faserako sailkatuz.

Kadeteei dagokienez, entrenatzaileek azpimarratzen dute Ohorezko Mailan «izugarrizko denboraldia» egin dutela. Jokalari gehienak lehen urtekoak ziren, eta, hala eta guztiz ere, lehen postuetan amaitu dute denboraldia. Alebinen kasuan, uda hasieran Getxon izan ziren eta hirugarren amaitu zuten txapelketa, finalerdiak penaltietara galduta.

Jubenilak Lurralde Mailako Kopan erakutsi zuten euren maila, bigarren amaituz. Finala Añorgaren aurka galdu zuten, partidaren azken minutuetan. Talde nagusiaren denboraldia ere txapela kentzeko modukoa izan da. Ligan hirugarren egin zuten, eta Federazio Kopan finalerdietara iritsi ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos