Borrar

Tolosa

San Joan xake txapelketaren izen-ematea, irekita

Kevin Iglesias

TOLOSA.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:28

Sanjoanak iristear daude eta kultur eta kirol eragileek egitaraua osatzen duten ekitaldien prestaketan murgilduta daude, horien artean Tolosako Xake Kluba. Ekainaren 14an San Joan xake txapelketaren bigarren edizioa antolatuko du, Trianguloan, eta bi maila ezberdin egongo dira. Batetik, 10:00etatik aurrera jokatuko den txapelketa, adin guztietako xakelarientzat, eta, bestetik, 16:00etan hasiko den 14 urtez azpikoentzako txapelketa.

Goizekoan, jokalari bakoitzak bederatzi partida jokatuko ditu, suitzar formatuan, eta lehen hiru sailkatuek saria izango dute. Arratsaldekoan, aldiz, jokalariek bost partida jokatu beharko dituzte, eta parte-hartzaileek merendola txiki bat izango dute sari modura.

Izen-ematea zabalik dago jada, tolosaxake@gmail.com emailera idatziz. Bestalde, bazkaria ere antolatu da Kabila elkartean, 50 jokalarirentzat; nahitaezkoa izango da apuntatzerakoan bazkaltzera geratuko den ala ez aipatzea. 14 urtez azpikoen kasuan, izena ematerakoan jaiotza-urtea adierazi beharko dute. Antolakuntzak eskatuta, partaideak txapelketak baino lehen izan beharko dira Trianguloan izen-ematea baieztatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Joan xake txapelketaren izen-ematea, irekita