Salontzotako azken eguna gaur Berastegin

17 kuadrillak hartu zuten parte patata tortila lehiaketan. Oholtza gainean irabazleak. /  LABAIEN
17 kuadrillak hartu zuten parte patata tortila lehiaketan. Oholtza gainean irabazleak. / LABAIEN

LABAIEN BERASTEGI.

Gaur igandea festetako azken txanpa izango dute berastegiarrek. Eguerdiartean, goiz deiaren ondoren, 11:00etan meza nagusia egingo da San Martin Parrokian. 11:30ean herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin, kadete eta jubenilen pilota partidak jokatuko dira.

Arratsaldean, 18:00etan haurren dantza, txistu eta trikitixa emanaldia eta haurren dantza soka. 19:30ean Joselu Anayak erromeri taldea. 20:30ean, Zahagi ardoa aparkaleku azpiko lokalean. 22:30ean Dantzerki emanaldia herriko gazteen eskutik. Eta ondoren, Joselu Anayak taldea berriz ere jaiei amaiera emateko.

Atzo, kuadrillen eguna

Atzo goiz esnatu eta plaza inguruan elkartzen joan ziren kuadrillak lehiaketarako patata tortilak egiten hasteko. 17 kuadrillak hartu zuten parte eta bakoitzak tortila eder bana prestatu zuten. Epaimahaikideek nahiko lan izan zuten goxoena aukeratzen. Artixtak kuadrillarentzat izan zen lehen saria, bigarrena Intxantek taldearentzat, eta hirugarrena Saltserak taldearentzat. Luis Eraso ere hor izan zen behin gehiago jende aurrean eta zuzenean motorzerrarekin artelanak egiten.

Arratsaldean, kuadrillen arteko jokoak izan ziren ikusleen gozagarri. Giro ederrean eta humore ona gainezka egon zen bertan.

 

Fotos

Vídeos