Borrar
Mattin Zeberio Iñigo Royo
Mattin Zeberio: «Gauero txoko ezberdin batean egiten genuen lo, nomadak ginen»

Mattin Zeberio: «Gauero txoko ezberdin batean egiten genuen lo, nomadak ginen»

'Zortzi Yukon' filmaren zuzendari tolosarra ·

Gazte tolosarrak Bilboko Mendi Film jaialdian aurkeztuko du bihar bere lehen film dokumentala, iaz Yukonera (Kanada) egindako bidaia ardatz hartuta

ELENE ARANDIA

TOLOSA.

Viernes, 15 de diciembre 2017, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abian da Bilboko Mendi Film jaialdia. Ordura arte Sail Ofizialera aurkeztu diren zuzendarien artean, gazteena tolosarra da. Youtuber lehenik, musika-taldeen bideoklipak eta bestelako bideo-lanak ondoren... ugari izan dira Mattin Zeberiok (Tolosa, 1999) azken urteetan egindako ikus-entzunezko lanak. Buru-belarri unibertsitateko ikasketetan murgildu berri den honetan, lehen film dokumental luzea egin du: 'Zortzi Yukon'. Berrogeita bost minutuz, Alaska eta Kanada arteko Yukon lurraldean, urre bilatzaileek duela egun urte bertara egindako bideari jarraituko dio 16 eta 64 urte bitarteko zortzikote batek, oinez eta kanoaz, Josu Iztueta bidaiari tolosarra bidelagun dutela. Euren urratsetan, nork bere esperientzia biziko du, eta ikusleak egungo 17 urteko gazte baten ikuspuntua ezagutuko du. Bihar egingo dute estreinaldia Bilboko Mendi Film jaialdiko Sail Ofizialean, BBK aretoan, 15:30etik aurrera.

-Bihar estreinatuko duzu dokumentala.

-Bai, ohore bat da niretzat nire lehen lan luzea jaialdi horretan aurkeztea. Gogoan dut urtebetez lantzen egon ondoren, ikuslegoak 'Zortzi Yukonen' inguruan zer dioen entzuteko.

«Pertsonalki, lehen bidaia handia izateak, pentsatzeko tartea eman zidan»

-Zer-nolako bidaia egin zenuten Yukonera?

-Gure plana 1897-1899 urteen bitartean, Alaska eta Kanada artean, Klondike eskualdera urre bila joan zirenen ibilbidea egitea zen. Bideak bi zati zituen: mendikoa eta ibaikoa; lehena, oinez egin genuen eta bigarrena, berriz, kanoaz. Mendiko ibilbidearen berezitasuna paisaiaren aldaketa izan zen, baso hostoerorkor batean hasi, eta gune soil eta alpinoago batera, eta bertatik, baso borealera joan ginen. Yukon ibaian, ordea, txoriak bero bila hegoaldera zihoazen bitartean, gu iparrera gindoazen, eta zati honen xarma egunetan zehar, abiadura azkarrean, hostoak horitzen ikustea izan zen.

-Diozu zure lehen bidaia handia izan zela. Zer ezagutu zenuten?

-Bi gauza zeharo ezberdin dira leku bat bisitatzera joatea eta leku batean bizitzea. Nahiz eta gure ohiko bizi-tzatik oso urrun egon, naturaltasunez igaro genituen egun horiek, eta gazteenoi, bereziki, lehen aldiz hilabete batez erlojutik kanpo bizitzeak, ohiko egunerokotasuna perspektiba gehiagorekin hartzeko ahalmena eman zigun. Pertsonalki, lehen bidaia handia izateak, pentsatzeko tartea eman zidan, baina orokorra izan zela uste dut. Bakoitzak bidaia ezberdina bizitzen du, eta gure kasuan, kanoako isiltasunezko ordu luzeak ia meditazio izatera iritsi ziren.

-Nola bizi izan zenuen urre bila-tzaileek egindako bidaia?

-Batetik, harriduraz guk egindako bide berdina horrelako miserian egin zutelako; 100.000 abiatu eta 30.000 besterik ez ziren iritsi. Bestalde, gelditzen ginen ibai bazter guztietan aurkitzen genuen urre bilatzaileek utzitako lata, burnizko aparatu edo iltzeren bat eta horrelako leku primitibo batean aspaldi desagertutako pertsonen aztarnak aurkitzeak ez du parekorik.

-Natura eta zuek bakarrik. Zerk harritu zintuen gehien?

-Eragin gintuen bizimodu horretan sartzean, basoaren gonbidatu ginela konturatu ginen. Gauero txoko ezberdin batean egiten genuen lo, nomadak ginen, eta horrek zure ingurunearekin duzun dinamika eta pentsaera aldatzen dizkizu. Jende gehienak ez du bizimodu hori ezagutzen; denboraren, janariaren eta beharren ingurukoa da. Pentsatzeko beste modu bat da. Normaltzat har-tzen duzuna erlatibizatzen uzten dizu.

-Trailerrean Josu Iztuetak dio azken mendean gutxien aldatu den paisaia dela Yukon...

-Gure bidaiko Yukon urre bilatzaileena eta duela milaka urte iritsi ziren Tagish tribuko natiboen ia berdina izango zen. Ez dago ia gizakiaren aztarnarik. Igaro genituen ibaiaren 730 kilometroetan herri txiki abandonatu bat besterik ez zegoen.

-Grabazioa ez ezik, musika ere zuk konposatu duzu.

-Musika, ia bere osotasunean, nirea da. Bost-sei pieza inguru sortu nituen eta aitak (Juantxo Zeberio) piano zati pare bat ere grabatu zuen, baina konposizio-eta ekoizpen-lana nirea da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios