Larramendi auzoko 4x4 Txapelketa, gaur

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO TOLOSA.

Bigarren aldiz, Larramendi auzoko 4x4 Txapelketa antolatu du Larramendi Auzo Elkarteak. Gaur izango da. Musika eta otartekoak ere izango dira egun osoan zehar. Partidak 12.00etan hasiko dira Arkatuteko zelaian. Finala 19.30ean jokatzea espero dute. Haurrek ikastetxeen bitartez izena eman dute eta denera 212 izango dira, 53 taldetan banatuta (28 benjamin eta 25 alebin). Auzoari bizitza emateko antolatzen dute egitasmo hau. Orain bi urte lehen aldiz antolatu zuten txapelketa jaien egitarauaren barruan, baina jaiez gain txapelketa hau antolatzeak lan handia eskatzen du eta iaz antolakuntzak maiatzera pasatzea erabaki zuen.