Borrar
Irristaka taldeak oso ondo hasi du Liga Nazionala. MARIELA LARRAZ

Tolosa

Irristaka taldeak lehen mailan egin du debuta Iruñean

Sailkapen orokorrean zortzigarren postuan amaitu zuen; oso ongi aritu ziren, jaitsierako postuetatik kanpo

El Diario Vasco

tolosa.

Martes, 11 de marzo 2025, 20:03

Patinajea Liga Nazionaleko lehen jardunaldia ospatu berri da Iruñean, eta Irristaka taldeak lehen mailan egin zuen debuta hiru patinatzailerekin: Ximon Villalobos, Aitor Vacas eta Julen Urkizar. Lehen jardunaldia Txantreako pistan jokatu zen, 500 metroko errelebo lasterketan. Bertan, sorpresa atseginerako, Julen Urkizar eta Aitor Vacasek osatutako taldea oso ongi aritu zen, finalera sailkatuz eta azkenean laugarren postua eskuratuz.

Ondoren, 10.000 metroko eliminazio proban ere lasterketa txukuna egin zuten, Aitor Vacasen zortzigarren postua nabarmenduz, eta talde gisa seigarren postuan amaituz. Hurrengo proban laugarren postuan bukatu zuten sailkapen orokorrean, eta iganderako aurreikuspen onekin jarraitzen zuten, indoorrean, haien espezialitatean, ongi moldatzen baitira.

Lehen jardunaldiko azken egunean, San Joaneko pistan, indoor txapelketa jokatu zuten. Borrokan ibili ziren Irristaka taldeko kideak, eta oso gutxigatik ez ziren onenen semifinalera sailkatu. Azkenean, B finalean sailkatu ziren tolosarrak, hau da, seigarren postutik hamargarren postura bitarteko lehian. Tamalez, akats tekniko batek deskalifikatzera eraman zituen, jardunaldia bukatuz eta emaitza orokorrak kontuan hartuta, zortzigarren postua lortuz sailkapen orokorrean.

«Lehen eguneko emandako maila ikusita, zapore gazi-gozoa geratu zaigu, baina hasierako helburua bete genuen behintzat: maila jaitsierako postuetatik kanpo gaude», dio Irristakak. Hurrengo bi jardunaldiak hilabete honetan izango dira Asturiasen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irristaka taldeak lehen mailan egin du debuta Iruñean

Irristaka taldeak lehen mailan egin du debuta Iruñean