Ibarrako piperra, ibilbidean
Irailaren 23an doako ibilbide bat eskainiko du Tolosako Azoka egitasmoak Azoka Lagunak klubeko kideei zuzenduta
E. A.
Igandea, 14 iraila 2025, 20:09
Ibarrako piperrek euren jatorrizko izendapena dute, eta baldintza oso zehatzak behar dituzte hazteko: tenperatura leunak eta euria.
Piper mota honen inguruko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du Tolosako Azokaren baitan sortutako Azoka Lagunak egitasmoko kideei zuzenduta, irailaren amaieran.
Azken urteotan ibilaldiak lortutako arrakasta dela medio, aurten ere ibilaldi egiteko aukera eskainiko du herriak. 2016. urtean ekin zion udalerriak egitasmoa martxan jartzeari lehen aldiz Tolosaldea Tour elkartearen eskutik, Piperraren Ibilbidea izenaren baitan. Proiektu honen bitartez, bisitariek, industriagune baten eskutik, piperra non eta nola landatzen duten ikusi zitekeen, eta, ondoren, bertako jaki preziatuaren ale bakoitza nola ontziratzen duten erakusten zieten. Azkenik, Txumitxa tabernan, piperrak dastatzeko aukera izaten zuten.
Tolosako Azoka Lagunentzat plan berezi bat antolatu dugu irailaren 23rako: Josu Ozaita antropologoa izango da gidari, eta Ibarrako piparraren inguruko historia, kultura eta ohiturak gertutik ezagutuko ditugu 2,6 km-ko ibilbidean.
Ozaita orain dela bost urte argitaratutako 'Piparra' liburuaren egilea da; besteak beste, piperraren historia, herritarren eta ekoizleen bizipenak, errezetak, argazkiak, eta beste hamaika istorio batzen dituen argitalpena.
Ibilaldia doakoa da, 18:00etan hasiko da, eta bisita euskaraz izango da. Plazak mugatuak dira, eta derrigorrezkoa da izena ematea lagunak@tolosakoazoka.eus helbidera idatzita. Piparren ezaugarriak modu entretenigarrian gerturatu ahal izango da, barazki honen zikloa gertutik ezagutzeko helburuarekin.