«Hirurogeita lau urte ditut eta dagoeneko hirugarren ziaboga eman dut»
Amalur Natura, Bidaia eta Antropologia Jardunaldietako protagonista izango da gaur bidaiari tolosarra, 19:30ean, Topic aretoanJosu Iztueta Bidaiaria
Tolosa.
Jueves, 11 de noviembre 2021, 00:09
Bidaia bat leku batetik bestera joatea baino gehiago dela aitortzen du. Josu Iztuetaren (Tolosa, 1957) bidaia-ibilbidea aski ezaguna da; Amalur Natura, Bidaia eta Antropologia Jardunaldiek, baina, pertsonarengana hurbilduko gaituzte gaur arratsaldean, Agurtzane Belauntzaranek egingo dion elkarrizketan. 19:30ean izango da, Topic-en.
Publicidad
–Hausnarketara joko omen du gaurko elkarrizketak...
–Bidaiez hitz egitea beti da epika, exotismoa, arriskua... Gehiegi du hortik. Bidaia, bere horretan, gainbaloratua dago nire ustez, eta hautsi egin nahiko nuke pertzepzio horrekin. Beste hainbat bizimodu izango dira gogorragoak nirea baino, beste bizimodu asko ez dira aukeratuak izango... Nirea aukeratua da, nahiz eta bide erosoena ez izan. Beraz, gaurko galderak erantzuteko ez dut izango lotsarik ezta beldurrik ere. Hainbat gauza tabu izaten dira bidaiez hitz egiten denean; heriotza, beldurrak, bizitzan hartutako erabaki zailak... Barrura begira jarri, eta bidaiariaren beste aldea gogoratzea izango da helburua gaur; izan ere, ez naiz inmune ezertara, ez emozioetara, ezta gaixotasunetara ere. Nik ere izaten ditut nire egonezinak, beldurrak, insomnioak... Nik egiten dut bizitzan jendeak oporretan egiten duena. Bidaia nire bizimodua egin dut, askotan, ardurak eta arrisku handiak hartu ditut. Hori guztia azaldu nahi nuke.
–Zertan dabil Josu Iztueta gaur egun?
–Beti bezala; hemen nagoenean dispertsoegi. Gauza gehiegik kezkatzen naute, baina selektibo samarra izan behar dut, bestela, ez nuke indarrik izango iritsi nahiko nukeen toki guztietara iristeko. Eta dosifikatu behar ditut indarrak. Dibertsifikazioak hori dauka, ezin naiz nahi dudan guztira iritsi, pentsatu behar dut nire muga fisikoak zeintzuk diren. Eta, gero, batzuetan, gustuko istorioetan, gehiegi nahasten banaiz ahaztu egiten zait zertatik bizi behar dudan. Eta, nik gutxi behar dut bizitzeko, baina diru-sarrerarik ez badut gaizki pasatzen dut eta gaizki pasa izan dut.
–Nola igaro dituzu azken bi urteak?
–Balio izan dute jakiteko mundua ez dela beti guk nahiko genukeena bezalakoa. Pozik, pandemiak hemen harrapatu nauelako. Jendeak aipatzen zidan gogorra egingo zitzaidala, akaso, hemen egotea eta kanpora atera ezin izatea. Nik, ordea, erantzuten nien ez zela hain gogorra, pentsatuz etorri ezinik egotea are gogorragoa izango zela. Beraz, nabil, ez dakit... Pentsatuz ere hirurogeita lau urte ditudala, eta dagoeneko hirugarren ziaboga eman dudala, edo Kontxako estropadan Nautiko aldean natorrela bueltan. Baina, ez nau beldurtzen.
«Barrura begira jarri eta bidaiariaren beste aldea ezagutzea izango da helburua gaur; nik ere izaten ditut egonezinak eta beldurrak»
–Diozu orain arte egindako bidea ez dela oso erosoa izan...
–Oso gustukoa izan da, baina ez oso erosoa. Nire erabakien ondorioz bizimodu deserosoa izan dut. Estutasun handienak izan dira batzuetan arriskua, mugak, beldurrak; eta, beste batzuetan, berriz, ekonomikoa. Hori ez da erosoa, eta gaur egungo ziurtasun faltak, zaurgarritasunak sortzen du halako ezinegona. Baina, zorionez, lagun onak eta familia ditut. Beti diot trapezista bizimodua daramadala, baina sarea jarriko didaten lagunak ditut eta eskertzekoa da.
Publicidad
–Nairobitarra giltzarri izan da zure ibilbidean. Proiektua moldatu egin duzue denborarekin.
–Izenak irauten du. Gure bidaiak autobusez egiten genituen lehen, orain furgonetaz joaten gara. Biak ala biak gure garraio-tresna, ostatua eta lotarako tokia dira. Azken bi urteotan, ordea, ezin izan dugu horrelako bidaiarik egin, gune itxi batean jende ezaguna sartu; beraz, egokitu egin gara eta mendi-ibilbideak antolatu ditugu: gaztaren ibilbidea egin genuen Tolosa inguruan, Elkanoren ibilbidea, Erronkariko lanbide galduena... Gerora, izango da aukera Europara irteteko, eta AEBetako mugak ere ireki dituzte. Darwinek zioen bizirik dirauten espezieak ez direla indartsuenak, ez azkarrenak, ez argienak; aldaketara hobekien egokitzen direnak baizik, moldagarrienak. Nahiago dut nire burua egoera berrietarako mentalizatu, adaptazioaren aurrerapausoa izan daiteke.
–Momentu eta bizipen ugari izan dituzu azken berrogei urteotan... Zer gogoratuko duzu bereziki?
–Ona izan da, adibidez, beste pertsona batzuekin partekatu ahal izatea bidaia; Sahara gurutzatzen genuenean, ehun lagunei basamortua ezagutzeko aukera eman izana; beste hainbesteri Nepalera joateko eta hura erakusteko aukera ematea; bere kabuz joan denari konfiantza izaten laguntzea...
Publicidad
–Bidaiatzea ilusioa delako...
–Bai... Eta, era berean, nire ogibidea ere badelako. Noski, bereizten ditut lanera edo lagun artean egin ditudan bidaiak.
–Zergatik bidaiatzen duzu?
–Mugitzen nau jakin-minak, kuriositateak, jendeak, kontrasteak... Dezente irakurtzen dut joan aurretik, bertan eta ondoren. Ez naiz inoiz espedizioetara joan aurreztuta neukan diruarekin, ez neukanarekin baizik. Batzuetan mailegu bat ere eskatzen. Bidaiak beti ekarri du gastua, baina gehiago izan da aukeretan sinestea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión