Goierri
Gazte estatubatuarrak Goierrira iritsiko dira beste behin Ateak Irekiren eskutikEkainaren 27tik uztailaren 19ra bitartean burutuko da aurtengo bisitaldia eta izena emateko epea zabalik dago
2026ko ekainaren 27tik uztailaren 19ra bitartean, Ateak Ireki egitasmoak 18 eta 25 urte bitarteko euskal estatubatuar gazteei aukera emango die Goierrira etorri eta euskal kultura modu aktiboan ezagutzeko. Laugarren urtez jarraian antolatutako programan, gazteek hiru asteko egonaldi bat egingo dute harrera familietan, eta bai gazteentzat bai familientzat izena emateko epea azaroaren 30era arte dago irekita, webgune ofizialean: ateakireki.eus.
Publicidad
Aurten bada berrikuntza bat: 2023, 2024 eta 2025ean parte hartu zuten Ateak Ireki programako gazteei Amerikako Estatu Batuetako euskal Udaleku programara begirale moduan joateko aukera eskainiko zaie. Gazte hauek ere izena eman dezakete webgunean.
Ateak Ireki Batzen Fundazioak antolatzen du egitasmoa, eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baita Goieki garapen agentzia ere, programaren babesle dira. 2024tik aurrera, NABO (North American Basque Organizations) federazioaren programa ofiziala ere bada.
Egitasmoak euskal diasporako gazteak eta Euskal Herriko familiek hiru asteko egonaldian saretzen ditu. Goierriko harrera familiek gazteak etxean hartzen dituzte, eta horrekin batera Lazkaoko Maizpide euskara barnetegian euskara eskolak eskaintzen dizkiete. Bestalde, hainbat irteera antolatzen dira Bizkaira, Iparraldera eta Nafarroara, kultur esperientzia osatu eta zabaltzeko.
Datorren hilabeteetan, Goierriko hainbat herritan hitzaldiak egingo dira programaren berri emateko eta interesa duten familiei informazio gehiago eskaintzeko. Antolatzaileek, goierritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, egitasmoaren hazkundean ale bat jartzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión