
Tolosa
Euskaldunen ahalduntze tailerra antolatu du GaltzaundikSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa
Euskaldunen ahalduntze tailerra antolatu du GaltzaundikEl Diario Vasco
Tolosa.
Martes, 18 de marzo 2025, 19:55
Azken urteetan bezala Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak euskaldunen ahalduntze tailerra eskainiko du martxotik ekainera bitartean. «Euskaldunok zalantza izaten du bere egunerokoan, ea euskaraz hitz eginda ulertuko ote duten; eta, horren ondorioz, zenbait lekutan eta egoeretan zuzenean gazteleraz hitz egitera ohitzen da», diote antolatzaileek.
Ikastaroan izena ematen dutenek haien eguneroko hizkun-tza-ohiturak aztertuko dira ikastaroan bertan, eta bakoitzari gertatzen zaionari azalpen teorikoa emango zaio. Hortik abiatuta, bakoitzak bere erritmoa izango du, baina bakoitzak ematen dituen urratsek bestearentzako lagungarri izango dira.
Ikastaroan honako gaiak landuko dira besteren artean: hizkuntza-erasoen aurrean nola erantzun, aurreiritziak, hizkuntza-asertibitatea, bi hizkuntzetako elkarrizketak mantendu ahal izateko teknikak, gaztelerara igaro gabe euskaraz komunikatu ahal izateko gakoak, eta, batez ere, nork bere buruari hizkuntza-helburu egokiak jartzea. Ikastaroa betiko euskal hiztunentzako bezainbeste da euskara ikasten ari direnen-tzako ere, haiengan ere ohikoa izaten delako hizkuntza-estresa. Taldean zenbat eta aniztasun gehiago egon, orduan eta emankorragoa izan ohi da.
Bi orduko saioak izango dira, eta saioek bi zati izango dituzte: lehen zatian, parte hartzaileek aurreko saiotik izandako gorabeherak aipatuko dituzte, eta astez aste hizkuntza-helburuak doitzen joango dira; eta saioaren bigarren zatian eduki teorikoak landuko dituzte, gertatzen zaiena hobeto ulertzeko.
Sei saioko ikastaroa antolatu du Galtzaundik aurtengoan, Tolosan, Galtzaundiren egoitzan bertan, martxotik maiatzera bitartean, astearteetan, arratsaldeko 18:30ean hasira. Ikastaroa martxoaren 25ean hasiko da eta ekainaren 10ean amaituko da (martxoaren 25a, apirilaren 8a, apirilaren 29a, maiatzaren 13a, maiatzaren 27a eta ekainaren 10a).
Izena emateko aski da honako galdetegia betetzea, eta martxoaren 21ean amaituko da izena emateko epea.
Orduan, gakoa hauxe da: parte hartzaileen kezketatik abiatzuz landuko dira hizkuntza-estresa sortzen duten faktoreak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.