Tolosa
Esti Markezen kontzertua, Kultura Plazara egitarauan, bihar, BedaionEl Diario Vasco
TOLOSA.
Asteazkena, 3 iraila 2025, 20:07
Esti Markez abeslariarekin zita bat dago bihar ostirala Bedaion (19:00). 'Kultura Plazaren' egitarauari dagokio kon-tzertua. Esti Mikel Markez abeslaria da. Betidanik izan du musikarekin harreman estua, Txikitatik izan du musikarako grina, etxean eta familian orduak ematen zituen kantari, bigarren eta hirugarren ahotsak bilatzen. Aitaren kantaldietan ere kolaborazioak egiten zituen.
Osasun-larrialdiak, diagnosi irudia eta medikuntza nuklear ikasketak burutu ondoren, Estik musika eta osasun-arloko lana uztartzen ditu.
2022ko urrian atera zuen bere aurreneko diskoa, Hitzekin jolasean, pop-rock estiloko diskoa. Abesti gehienen hitzak Estik eginak dira eta hiru abestitan Alaia Martin eta Jon Martin bertsolarien hitzak erabili zituen. Mikel Markezen, Eñaut Elorrietaren eta Iker Laurobaren laguntza ere izan zuen.