Ehun neska-mutil inguru arituko dira Oriako Txirrindulari Eskolan

Oriako Txirrindulari Eskolaren aurtengo aurkezpen ekitaldia egin berri dute. / OTE
Oriako Txirrindulari Eskolaren aurtengo aurkezpen ekitaldia egin berri dute. / OTE

Errepideko eta pista txirrindularitzaz gain, ziklo krosean, mendiko bizikletan eta trialsinean aritzen dira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO TOLOSA.

Burutu da dagoeneko Oriako Txirrindulari Eskolako 2019ko aurkezpena, Tolosako Leidor zineman egina. Jon Ander Galartzak zuzendutako ekitaldi goxo batean agertu ziren tranpaldo gainera txirrindulari eskola honetan diren neska-mutilak.

Babesle nagusien irudi erraldoi baten aurrean atera zituzten argazkiak banan-banan beraien izen-abizenak entzuten zituzten bitartean. Bertan, esker hitzak izan ziren Limousin Kartoiak enpresarentzat azken zazpi urte hauetan eskaini duen babesarengatik. Omenaldi xume bat jaso zuen txirrindulari eskolako zuzendari den Aitor Ayertzak, azken 25 urte hauetan egin duen lanagatik.

Benjamin mailatik hasi eta elite maila bitartean badira modalitate desberdinetan trebatzen diren txirrindulariak Oriakon, errepidean, pistan,mendi bizikletan eta trialsinean. Guztira 87 neska-mutil. Errepidean lehiatzen diren 57 txirrindulari eta trialsin egiten dute 27 lagunek.

Gazteenekin astean bitan elkartzen dira eguraldia lagun badute ginkana ariketak egitera, mendi bizikleta edo errepidekoarekin, kadetetatik aurrera talde entrenamenduak egiten dituzte, baina gehienean beraien kabuz ateratzen dira errepidera.

Trialsinean ibiltzen direnak, berriz, mailaren arabera egiten dituzte astean behin edo bitan entrenamenduak. Mendi bizikletari ere bultzadatxoa eman nahiean dabiltza eskolatik, joan den udazkenean parte hartu dute alebin eta infantilek mendi bizikleta probetan, Nafarroan eta Gipuzkoan emaitza politak lortuz. Mendi bizikleta zirkuitu baten proiektua aurkeztu zuten duela bi urte aktibitate gehiago egiteko asmoarekin, baina oraindik ez dute erantzunik.

Nesken artean errepideko bizikletaren erabilpenak gorakada izan du azken urteotan, Oriako Txirrindulari Eskolak badu ezagutza horretaz, behe-beheko mailatatik, elite mailarte du aurtengoan nesken partaidetza Oriakok Euskal Herrian barrena antolatzen diren probetan. Aurtengoan elkarlan bat adostu dute Oriakok eta Euskadi Murias talde profesional kontinentalak, eta jubenil, sub-23 eta elite nesken Murias-Limousin taldea beraiek babestuko dute. Eskolan denera 18 neskeek parte hartzen dute, maila guztietan partaidetza izanik.

Pistako modalitatean partaidetza polita izan du Oriako-Limousinek aurtengo neguan, eta taldeko partaide batzuk txapelketa nagusietara joateko autatuak izan dira.

Pistako denboraldia, modalitate batzuetako Espainiako txapelketak aste santuan Tafallako belodromoan jokatu ondoren bukatzear da. Bertan izango ditugu taldeko Amaia Astarloa, Naroa Olano, Ekhiñe Rivas eta Naia Amondarain. Dagoeneko Madison txapelketan Naiak urrea lortu du eta Ekhiñek brontzea juniorretan. Beste aldetik, Amaiak eta Naroak bostgarren postua lortu dute kadete lehenengo urtekoak izan da. Espainiako Pistako kopan Naia Amondarain ibartarrak sailkapen orokorra lortu du. Eneko Arocena azpitxapeldun geratu zen lehen urteko kadete Euskadiko txapelketan.

Mendi bizikletan, infantil mailan, Urko Vidalek Gipuzkoako Txapelketa eskuratu zuen Oiartzunen. Hasi berri diren errepideko probetan beraien mailan garaipenak lortu dituzte Ayala Serranok, Urko Vidalek, Nikolay Asensiok, Eneko Arrospidek, Iñaki Diazek. Taldekako garaipenak ere lortu dituzte Oriako-Limousin taldekoek.