Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Igarondo Urpekoak taldea bikain txapelketan. URPEKOAK
Domina ugari lortu dituzte Irristaka eta Igarondo Urpekoak taldeek

Tolosa

Domina ugari lortu dituzte Irristaka eta Igarondo Urpekoak taldeek

Irati Lakunzak bi domina lortu ditu Espainiako Txapelketan eta patinatzaileek 22 eskuratu dituzte Euskadiko txapelketan

El Diario Vasco

Tolosa.

Lunes, 31 de marzo 2025, 19:57

Irristaka taldeko patina-tzaileak abiadura irristaketako Euskadiko txapelketetan izan dira lehian. Txapelketak Gasteizen jokatu dira, lehenengo egunean Lakuako zirkuituan eta bigarrenean Ariznabarrako pistan.

Lehenengo jardunaldia, espero bezala zoru asfalto bustian lehiatu zen. Baina hurrengorako euri aurreikuspenak atzeratu egin ziren, beraz jardunaldia hotzez baina zoru lehorrean egin ziren.

Irristakatik 8 patinatzailek hartu zuten parte euren kategorietan: Infantil mailan Beñat Iñurrita, Markel Arana eta Ekhi Gibelalde, Juvenil mailako Julen Susperregi, Senior mailan Ximon Villalobos eta Julen Urkizar, Master mailan Juanan Alvarez eta Rakel Estibariz. Beste urte batzuekin alderatuta horren beste patinatzaile izan ez zeuden ere, domina sorta handia ekarri zituzten etxera. Guztira 22 domina, haien artean urre 1, 15 zilar eta 6 brontze. «Asteburua oparoa izan dela uste dugu, batez ere gaztetxoenen maila ikusita», diote Irristaka taldeko lagunek. Hauek Espainiako txapelketak eta Trois Pistes trofeo internazionala izango dituzte hurrengo erronka. Seniorrak aldiz, liga nazionaleko bigarren asteburua Gijonen.

Bestalde, Eltxen jokatu da asteburuan hegats igeriketako Erkidegoen Arteko Espainiako Txapelketa. Bertan Igarondo Urpekoak taldeko lau igerilarik parte hartu dute Euskadiko selekzioarekin.

Irati Lakunzak urrezko bi domina lortu ditu, 200 metro eta 400 metro ur azpikoan, eta udaran Europako Txapelketara joateko gutxienekoak lortuz. Haizea Izagirrek brontzea lortu du 100 metro ur gainekoan eta laugarren postua 200 metro ur gainekoan.

Sara Goenagak eta Nora Kamiok osatu dute Igarondo Urpekoak taldearen partaidetza, eta 200 eta 400 metro ur gainekoan beraien markak hobetu dituzte. Gainera, Izagirrek eta Lakunzak brontzeko beste domina bat lortu zuten 4x200 erreleboen proban.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Domina ugari lortu dituzte Irristaka eta Igarondo Urpekoak taldeek