Borrar
Oskia Karrera Solana kaleko estudioan, eskuetan 'Atsotitzak argazkitan' liburua duela. IÑIGO ROYO
Atsotitzak, irudi bidez eguneratuak

Atsotitzak, irudi bidez eguneratuak

Oskia Karrera argazkilari tolosarrak 'Atsotitzak argazkitan' liburua argitaratu berri du Lizardi Kultur Elkartearen babesarekin

E. ARANDIA

TOLOSA.

Viernes, 9 de noviembre 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zahar eta zuhur-hitz, esaera zahar edota errefrau gisa ere ezagun, esaldi zuzen, zehatz eta xeheak ditu hizpide ondorengo lanak. Iaz 'Eskuekin esaten dizut' liburua eta erakusketa aurkeztu ondoren, Oskia Karrera argazkilari tolosarrak bigarren lana aurkeztu du: 'Atsotitzak argazkitan' argazki-liburua. Eskuetatik ahozko hizkerara egin du jauzi Karrerak oraingoan, nahiz eta aitortu duen ezinezkoa suertatu zaiola horietan ere eskuak ez irudikatzea. Aurtengo Durangoko Azokan autoekoizpen gunean egongo da salgai liburua.

Hizkuntza guztiek dituzte euren atsotiz eta errefrauak, eta ahozko hizkeran jatorria duten herri literaturako formekin izan ohi dute lotura. Karrerak atsotitzetara jo du horiek «berreskuratzeko ahaleginean», egunerokoan erabilgarriak direla erakutsi, belaunaldi berrien artean erabilpena bultzatu, eta egungo ikasleek esaldiok modu errazean uler ditzaten. «Zure inguruko egoera bat islatzen duen argazki batek lagun diezazuke atsotitza hobe ulertzen. Euskara, beste hizkuntzen antzera, sinplifikaziora begira dago egun, teknologia oro egiten eta jasotzen dugu ingelesez, eta hizkuntza aberastasuna galtzen ari da, oro har. Gurean, berriz, transmisioan etenaldi bat nabari dut, atsotitzak desagertzen ari dira, nahiz eta nire inguruan, adibidez, asko erabiltzen diren. Gure hizkuntzaren altxorra direla pentsatzen dut, mendeetan jaso ditugu gure arbasoengandik, herriaren izaera eta jakinduria islatzen dute, eta egoera errepikatuz sortzen dira horrelako pentsakera islatzen duten esaldi motzak».

Oskia Karrerak 90 atsotitz aukeratu ditu guztira, eta esaldi bakoi- tza egunerokotasunarekin lotura duen egoera jakin baten irudiarekin lotu du. Argazki ugari daude, 120 baino gehiago; izan ere, hainbat atsotitz bizpahiru argazkiren bitartez irudikatu ditu tolosarrak. Horretarako, Euskal Herriko baserrietako 14.458 euskal atsotitz biltzen dituen Gotzon Garate euskal idazle eta hizkuntzalariaren datu-basea hartu du oinarri eta lan-tresna moduan. «Gaur egungo bizimoduarekin erabilgarriak diren atsotitzak hautatu ditut, nahiz eta horietako zenbait ez diren hain ezagunak. Batzuk beste batzuk baino erabilgarriagoak iruditu zaizkit egungo bizimodurako, eta ezezagunak izanik ere gehitu egin ditut. Gehienbat, santutegiarekin, baserri-giroarekin edota eguraldiarekin lotura dutenak galdu dira».

Esaldiak argazkien bidez irudikatzea hausnarketarako bidea izan da Karrerarentzat, eta hitzek atsotitzetan duten garrantzia eta beraien zuhurtasuna aipatu ditu. «'Ematen badiozu emango dizu'. Esaldi hori, adibidez, oso polita iruditzen zait, euskarak 'harreman' kontzeptua hartu eta ematearen arteko lotura gisa ulertzen baitu bi pertsonen artean, eskuzabaltasunaren seinale».

Aurreko liburuan ez bezala, argazkilariak dio inguruko eta gertuko jende eta bezeroengana jo duela argazkiak ateratzeko. «Lehenengo lanean Tolosako jendearen lagun bat hartu nahi izan nuen, orain, ordea, ez dut halakorik egin nahi izan, jende egokiaren bilatzen saiatu naiz».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios