Atletismo taldea, fin

Irudian, Ander Uranga. Europako 20 urte azpiko txapelketan izango da asteburuan. / TOLOSA CF
Irudian, Ander Uranga. Europako 20 urte azpiko txapelketan izango da asteburuan. / TOLOSA CF

Ander Urangak 20 urtez azpiko Europako txapelketan hartuko du parte asteburuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOTOLOSA.

Tolosa CF-ko atletismo taldeak hainbat garaipen izan ditu azken asteetan. Orain gutxi Madrilen jokatutako 18 urte azpiko mailako nazioarteko topaketan emaitza ederrak lortu ditu; Maria Felisa Okomok Euskadiko errekorra lortu zuen 15.03 metroko jaurtiketarekin.

Joseba Larrauri ere fin ibili zela diote taldean, 100 metrotan 11.13ko marka egin zuen 1.3ko haizearekin, bere marka pertsonaletik 3.-ra. 4x100 metrotan ere parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin Portugaldarrei errez irabaziz, 41'.80-ko denborarekin.

23 urte azpikoa. Tarragonan jokatua, lau ordezkari izan ziren bertan. Julen Martin 110 hesietan, 16.05eko marka eskuratu zuen; Eunate Martinez de Rituertok 1.55 marka lortu zuen; Maddo Perurena 400 hesietan lehiatu zen, eta 1.08ko markarekin amaitu zuen.

Espainiako 20 urtez azpikoa. Eskualdeko bi atletek urrezko domina eskuratu dute: Ander Uranga anoetarrak 200 metrotan eta Erkki Zeberio tolosarrak luzera jauzian. Zeberio Atletico San Sebastian taldeko kidea da. Granollers-en jokatutako Espainiako Txapelketetan, bi domina lortu ditu, urrezkoa luzera jauzian (7,28 metro) eta zilarrezkoa, Ander Urangarekin batera, 4x100 metro erreleboetan. Espainiako Federazioak jakitera eman duenez, Uranga Europako 20 urtez azpiko txapelketan parte hartzeko hautatu dute 4x100 metroko proban, eta asteburuan izango da Suediako Boras hirian.

16 urteko azpikoa. Gijonen jokatu zen uztailaren hasieran Euskadiko ordezkaritza zabalenarekin. Nere Jauregi seigarren izan zen altueta jauzian (1.57); Ibone Ezeizabarrena finalaren atarian gelditu zen 100 metrotan (3.06); Ane Martinek, 3000 metrotan hamargarren postua lortu zuen (10.39); Irati Azpilgainek bi probetan zuen gutxienekoa. Ander Aristi, berriz, 300 hesietan lehiatu zen eta bere markatik gertu ibili zen (43,37).

Absolutuek, 6 domina

Era berean, Tolosa CF klubak sei domina eskuratu ditu Euskadiko Absolutu Txapelketan: bi urre, bi zilar eta bi brontze. Maria Felisa Okomo Euskadiko txapeldun bilakatu zen 4 kg-ko bola 12 metrora jaurtiz.

Paula de Juan ere txapeldun izan zen beste behin ere, 400 hesietan 1.03ko markarekin. Eunate Martínz de Rituertok 1.63ko jauzi bikaina egin zuen, eta Euskadiko azpitxapeldun izatea lortu zuen.

Maddi Perurenak ere marka politta egin zuen 400 hesietan eta azpitxapeldun bilakatu zen Paularen atzetik 1.06ko denborarekin. Javi Iraola, berriz ere, 40tik gora ibili zen jabalinan eta brontzea leporatzea lortu zuen. Mireia De La Parra ere bere markatik gertu ibili zen hirukoitza jauzian, eta 11.07-rekin hirugarren sailkatu zen.