Borrar

Tolosa Goierri

Tokiko Energia Komunitatearen tailerra eskainiko dute

Komunitateko kideei zuzenduta dago saioa eta joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute

A. N.

LIZARTZA.

Viernes, 21 de marzo 2025, 19:59

Energia-komunitatea martxan dago jada Lizartzan eta horren baitan, elkartearen gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak emateko tailerra eskainiko da, Energia Argitu programaren baitan datorren asteartean, martxoaren 25ean.

Tailerra Energia Komunitateko kideei zuzenduta dago bereziki eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita, edo 628 532 303 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etarako ordutegian.

Bertan, Tokiko Energia Komunitatearen izaera eta ekinari buruzko hainbat arloren inguruan lan egingo da. Alde batetik, egoera orokorra aztertu eta eztabaidatuko da partaideen iritzi eta ikuspuntuak aztertuz, eta bigarren atal batean TEKaren teknologia, finantza eta gobernantza egituren ingurukoa izango da. Bertan, besteak beste, gobernantza parte-hartzailearen garrantzia azaldu eta epe luzerako ekonomia plangintza nola egin erakutsiko da.

Hirugarren atal batean, jasangarritasun printzipioak lantzearekin batera Lizartzako komunitate energetikoan hurrengo pausuak zehaztuko dira. Informazio gehiagorako www.argitu.eus webgunea kontsultatu daiteke.

Festak antolatzeko bilera

Herriko jaietarako bost hilabete geratzen badira ere, egitaraua antolatzeko lanak hasi dituzte jada. Hurrengo bilera datorren ostegunean, martxoaren 27an, egingo dute, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Bilera irekia da eta herritar guztiak daude bertan parte hartu eta proposamenak egitera gonbidatuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tokiko Energia Komunitatearen tailerra eskainiko dute