Toka eta herri-kirolak Gazteluko jaien egun nagusian

Ikusle ugari izan ziren gaztetxoen sega erakustaldirako. /  YARZA
Ikusle ugari izan ziren gaztetxoen sega erakustaldirako. / YARZA

YARZAGAZTELU.

Gazteluko Andra Mariaren Jasokundeko jaiek beren egun handia bizi izan zuten atzo. Goizean herriko gaztetxoen arteko pilota-partiduak jokatu ziren frontoian, eta jarraian, toka txapelketa plazan. Parte hartzaile ugari izan ziren tokan. Amaieran, Arkaitz Gabirondo izan zen txapelduna lau jo eta gero, eta bigarren Jokin Aranalde.

Arratsaldean, berriz, herri-kirol jaialdia izan zen . Segan aritzen diren herriko haurrak eta gazteak, baita Belauntzako, Berueteko edota Uitzikoak ere izan ziren protagonistak. Segan lan ezberdinak egin behar izan zituzten, eta trontzan eta aizkoran ere aritu ziren erakustaldia eskaintzen.