TOBERAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

TOBERAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

Hilaren 13an Zegaman, eta 18an Seguran, herriko San Joan jaien egitarauaren barruko lehenengo ekintza modura, Tobera Musika eskolako ikasleek ikasturte-bukaerako musika jaialdiak eskaini zituzten. Hala, 100dik gora ikaslek hartu zuten parte eta jende ugari erakarriz bina orduko bi saioetara. Ikasleei diplomak banatu zitzaizkien bi kontzertuetan, eta, esaterako, Zegamako musika saioaren ondorengo afari-merienda txalapartako ikasleek girotu zuten.