Borrar
Seguran talde-argazkia atera zuten jaialdian parte hartu zuten ikasleek, irabazi zituzten oroigarriekin. TOBERA
Toberako ikasleak nabarmendu dira Euskal Herriko piano jaialdian

Tolosa Goierri

Toberako ikasleak nabarmendu dira Euskal Herriko piano jaialdian

Agerian gelditu da ikasleen maila bikaina Villabonako saioetan, epaimahaiaren aurrean aurkeztutako hainbat interpretazio ederrekin

JOSU ZABALA

zegama.

Lunes, 3 de marzo 2025, 20:22

Euskal Herriko Musika- eta Dantza Eskolen Elkarteak antolatutako bigarren piano jaialdian parte hartu zuten Toberako Musika Eskolako ikasleek, eta emanaldi bikaina eskaini zuten. Jaialdia otsailaren 21etik 23ra ospatu zen eskualdeka banatuta, Euskal Herri osoko piano ikasleen partaidetzarekin, Toberako eskolako ordezkariek otsailaren 22an, larunbatean, hartu zuten parte Villabonako egoitzan, Hernaniko eta Loatzoko musika eskoletako ikasleekin batera.

Villabonako Gurea zinema aretoan bi saio egin ziren, eta bertan nabarmendu ziren herriko ikasleen interpretazioak. Goizeko 10:00etan, Naiara Iraola zegamarrak Martha Mier konpositorearen 'Liric Nocturne' jo zuen; Alexia-Georgiana Zota ikasleek, berriz, 'Maitia Nun Zira' abestiaren Iñaki Salvadorren moldaketa aukeratu zuten. Izaro Madariagak, berriz, 'Song Of The Pine Tree', Stephen Duroren obra. 11:30eko saioan, June Vignolo segurarrak 'Sophisticated Rag' jo zuen bakarka, eta Maialen Ojanguren eta Inge Ormazabal zeraindarrak bikote moduan aritu ziren, eta 'Main Street Shuffle' interpretatu zuten lau eskutara.

Ikasleek azken hilabeteetan egindako lan gogorra emaitza bikain bihurtu zen, eta agerian gelditu zen Toberako eskolak Goierritik harago duen proiekzioa eta ikasleen prestakuntza-maila. Aurrera begira, Toberako piano ikasleek beste bi entzunaldi eskainiko dituzte: apirilaren 2an Segurako Txanbolinpean eta apirilaren 3an Zegamako plazan.

Inauteriak dantzan

Igarotako ostiralean, herrikoko kaleak musikaz eta dantzaz bete ziren, Toberako dantza-taldeek inauterietako lehen desfilea eskaini baitzuten. Arratsaldeko 16:30ean, kioskotik abiatu zen desfilea, eta Euskal Herriko hainbat inauteri-dantza tradizional irudikatu zituzten ikasleek, Zegamako txistu-banda lagun zutela.

Dantza batzuetan herritarrek ere parte hartu ahal izan zuten, eta hainbat ikasle mozorroz jantzita ibili ziren giroa are gehiago alaituz. Eguna festa giroan jarraitu zen herriko eragileen ekimenez: buruhandiak, txokolate-jana, poteo girotua eta mozorro-afaria izan ziren jaiegun betearen osagai nagusiak.

Une honetan, 100 dantza ikasle daude Toberako Musika eta Dantza Eskolan, horietatik 25 helduak. Inauterietako lehen desfileak arrakasta handia izan du, eta datozen urteetan ere errepikatzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Toberako ikasleak nabarmendu dira Euskal Herriko piano jaialdian