San Tiburtzio jaiak hasi dira!

San Tiburtzio jaiak hasi dira!

Gabriel Saralegik piztu du arratsaldeko 18:00etan aurtengo San Tiburtzio jaiei hasiera eman dien txupinazoa. Jaiak asteazkena arte luzatuko dira

DVLeitza

Gabriel Saralegik piztu du arratsaldeko 18:00etan aurtengo San Tiburtzio jaiei hasiera eman dien txupinazoa. Bera izan da eguneko protagonista herritarrek bere bozka eman eta gero. Pozik agertzen zen leitzarra ohore hori eman diotelako. Eguerdi partean herri plazan zen, koadrileen arteko herri kirol desafioa antolatzen.

Giro ezin hobea izan da eta beste behin, maila bikaina erakutsi dute leitzarrek lokotsak biltzen, lasterka, txingakin eta bestelako probetan. Bihar, jaietako egun handia dute, San Tiburtzio eguna eta egitarau zabalarekin ospatuko dute. Jaiak asteazkena arte luzatuko dira.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos