Lau t'erdiko txapelketako partidak jokatuko dira gaur Elorrin

AMAIA GOIKOETXEA ALEGIA.

Gaur eta bihar Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako partidak jokatuko dituzte Intxurreko nagusien mailako pilotariek Alegiako Elorri pilotalekuan. Alde batetik, gaur 18:30ean hasita lau neurketa izango dira ikusgai: Mozo Tolosako Saralegiren aurka ariko da; Altunak Gaztelekuko Albisu izango du aurkari; Zabalak Tolosako Etxeberriaren aurka jokatuko du eta Aizpitartek Euskal Giroako Huegunen aurkakoa izango du. Bihar, berriz, Intxurreko Oiarbidek eta Tolosako Auzmendik neurtuko dituzte indarrak arratsaldeko 18:00etan.