Tellatuberri futbol taldeak agur esan dio bere jardunari

RUFINO IRAOLA ZALDIBIA.

Tellatuberri aretoko futbol-ekipoak joan den larunbatean esan zion agur bere jardunari, 20 urteko ibilbidearen ostean. Ibilaldi horretan zehar, herriko neska-mutiko asko pasatu da taldetik. Kirolean emaitza onak lor-tzeaz garrantzia, inportantea izan da Zaldibiaren izen ona Gipuzkoan barrena hedatzea. Asko dira, Resti pilotalekuan eta handik kanpora jokatuak, partida gogoangarrian. «Ekipoa bera eta, batez ere, antolatzaileak harro sentitzen dira egindakoarekin».

Gaur egun ari den ekipoak urte askoan jardun du, baina aurten ez du asmatu (ez du suerterik izan) emaitzen aldetik, eta agur esatea erabaki dute. Tolosa Iurre Tabernaren aurka jokatu zuen azken partida. Hitz hauekin eman diote despedida: «Momentuz hemen amaitu da Zaldibiako aretoko futbolaren ibilbide luzea, baina egunen batean jarraipena izango duen itxaropenari bizirik eusten diogu» .

 

Fotos

Vídeos