Amezketa
Talai dantzariak baserriz baserri ibili zirenInauteri giroa zabaldu zuten Amezketan eta Bedaion barrena
50. urteurrenean hutsik egin gabe atera ziren Talaiko dantzariak inauteri giroa herrian zehar zabaltzera. Bi taldetan banatuta ibili ziren larunbat honetan berrogehita hamar lagun inguru. Ohi bezala, Ugarte auzotik Bedaioraino iritsi ziren puska-biltzen talai-dantzariak, trikitilariek lagunduta. Auzoko baserri eta etxeetan dantzatu zuten, eta guztietan ere ordainsaria jaso zuten etxekoen partetik.
Igande honetan, berriz, egun berezia izango da. Goizeko 8:00etatik eguerdira bitartera, hiru taldetan arituko dira, eta herrigunea guztiek elkarrekin gurutzatuko dute. Gazteekin batera arituko dira bazkalordura arte azken urteotan parte hartu duten Talai dantzari eta trikitilariak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.