
Amezketa
Talai Dantzak 50 urte sasoi beteanSecciones
Servicios
Destacamos
Amezketa
Talai Dantzak 50 urte sasoi beteanIgandean inoiz baino ozenago entzun zen Talai Dan-tzarien makil hotsa Amezketan. Eguerdira bitartean herriko inauteri dantza normaltasunez egin bazuten ere, puska biltzea auzoetako baserri eta etxe ezberdinetan egin zuten, eta berezia izan zen oso handik aurrera bizitakoa.
Eguerdirako San Bartolome kalearen hasieran itxaroten ari ziren herritarrak talai dantzariak noiz iritsiko. Aurten dantzan aritu diren hirurogei gazteak Zubillaga auzotik iritsi ziren. Ia batera iritsi ziren plazatik txistulariarekin kalejiran iritsitako dantzari, trikitilari eta poltsero beteranoak, eta 'paseotxoa' egin zieten gazteei. Bakoitza bere lekuan jarrita, lehenengo dantza bertan eskaini zuten adin guztietako neska-mutilek. Ehun lagun inguruk osatu zuten 50 urteurreneko Talai dantzarien taldea. Gazte zein heldu, gogoz aritu ziren dantzan lehenengo urduritasunak atzean utzita.
Une hunkigarriena Ausetxe etxe ondoan bizi izan zen. Bertan bizi zen Koldo Saralegi gogoan izan zuten guztiek. Urte luzez dantzari, gidari eta 'sukaldari' ere izan zen. Bixente Gorostidi bertsolariak, eta atzokoan ere 'dantzariak', haren eta Talai Dantza urtez urte mantentzen lagundu duten guztien omenezko bertso sorta eskaini zuen.
Dantzarien soka etengabe aritu zen makilak astintzen Beltzaren plazara iritsi arte. Bertan, atsedenalditxo bat egin zuten, plazara abiatu aurretik, eta mahaiaren bueltan eman zioten amaiera.
Amezketan ezik, Abaltzisketako txantxoak ere puska biltzen atera ziren inauterietako igandean. Ohiturak agindu moduan, goizean goiz udaletxearen aurrealdean elkatu zen herriko gazte taldea, eta baserriz baserri aritu ziren inauteri dantzak eskainiz.
Hamaikak aldera, herrigunera iritsi ziren berriz, eta udaletxe aurrean dantzatu ondoren, etxez etxe dantzatu zuten, Larraitz auzora joan aurretik.
Urtero bezala, herritar ugari gerturatu zen txantxoen inauteri dantza ikustera eta haiekin batera osatu zuten kalejira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.