Suziriak eman zien hasiera Goiazko jaiei

Berrogeita bat bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Berrogeita bat bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Suziriaren jaurtiketarekin eta elizako kanpaien hotsekin hasi ziren atzo goizean Goiazko Andra Mariaren omenezko jaiak. Ondoren, ohitura den bezala txanpainarekin topa egin zuten eta gozoak banatu zituzten plazara inguratu ziren herritarren artean. Ondoren, XVI. Mus Txapelketa jokatu zen. Berrogeita bat bikotek eman zuten izena, eta lehenengo kanporaketaren ondoren, 32 bikotek parte hartu zuten arratsalde guztian jokatu zen txapelketan.

Gaur, igandean, hilaren 12an, Meza Nagusia ospatuko da 11:15ean, eta ondoren herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute. Jarraian, poteo herrikoia egingo da. Arratsaldean, Goiazko Gazteen Trikiti Txapelketa antolatuko da lehenengoz. Gaueko 22:30ean, Irati eta Maialen trikitilariekin erromeria hasiko da.

Bihar, astelehenean haur-jolasak antolatuko dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Amaieran, txokolatada izango da bertaratzen diren guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos