Sutarriko kideak oso pozik daude igandeko festak emandakoarekin

A. GOIKOETXEA

Maiatzaren 12an XX. urteurreneko festa ospatu zuen Alegiako Sutarri dantza taldeak, eta bertako kideek adierazi dute eguna ezin hobeto joan zela. «Herria dantzariz bete zen. Eskoletatik abiatu eta herrian barrena hainbat dantza eskaini genituen, herriko plazan amaituz. Ehun lagun inguru bildu ginen herri bazkarian, eta egunari amaiera bikaina emateko erromeria izan genuen Elizagoien ahizpekin», kontatu dute kideek. «Eskerrak eman besterik ez dugu modu batera edo bestera igandeko festan parte hartu zuten guztiei, egun borobila atera baitzen».