Tolosaldea
Sutargi bertatik bertara ezagutu zuen Jose Ignacio Asensio diputatuak
Secciones
Servicios
Destacamos
Tolosaldea
Sutargi bertatik bertara ezagutu zuen Jose Ignacio Asensio diputatuakGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak Sutargi bisitatu zuen, zehazki Ekonomia Zirkularreko egoitza. Jose Ignacio Asensio diputatuarekin eta Mónica Pedreira zuzendariarekin batera, Bazurka poligonoko lantegian egiten den lana ezagutu zuten Grupo Moyuako zuzendariak, Gorka Yarza Ekotradeko gerenteak, Yurre Peñagarikano Urkomeko gerenteak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko gerenteak.
Bisitaren hasieran Sutargiren aurkezpen txiki bat eta Ekonomia Zirkularreko egoitzan egiten denaren berri jaso zuten. Izan ere, hau da Sutargiren negozio-lerro berriena. Alegiako industriagunean Osasun saila dago, erabilera bakarreko material sanitarioa ekoizten da bertan.
Ondoren, instalazioak ezagutu zituzten zuzendaritzako kideen eskutik eta langileekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Gune honetan, hainbat enpresetatik iristen zaien egurra eta oihala berrerabiltzen dute, beste erabilpen bat emateko. Adibidez, bertan dauden altzariak Irizarrek emandako egurrarekin eraiki zituzten. Oihalarekin, berriz, poltsak, karterak, eta abar egiten dituzte. Amaitzeko, enpresei bideratutako zerbitzuen berri eta ikusitakoaren inguruan solasaldia izan zuten bisitan parte hartu zuten erakundeetako ordezkariek.
Hogeita hamar urtetik gora daramatza Sutargik, desgaitasuna duten edota bazterketa-arriskuan dauden pertsonei lan aukerak ahalbidetzen. Egun, ia 300 pertsonek osatzan dute enpresa, eta horietatik gehienek dituzte desgaitasunak edota enpresako partaidetzak. Hiru lan arlotan oinarri-tzen du bere zeregina: soziosanitarioa, altzariak eta ekonomia zirkularra.
Lehengo urtearen amaieran Sutargik 'Txemi Cantera' Gizarte Ekonomiaren Nazioarteko Saria jaso zuen ASLEren eskutik, Euskadiko lan-sozietateak eta enpresa partaidetuak biltzen dituen enpresa-elkartea.
Epaimahaiak Sutargiren dimentsio sozial eta ekonomikoa azpimarratu du, bereziki nabanmenduz enpresaren gizartera-tze eta laneratze eredua, partaidetzaren sustapena, demokraziaren defentsa eta elkartasunaren sustapena, enpresak ekonomia sozialean duen eragin orokorraz gain. Izan ere, inbertitzen duen euro bakoitzeko, Sutargik hiru itzultzen ditu gizartera.
Gaur egun, 3,7 milioi euroko negozio-bolumena du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.