
Tolosa Goierri
Sukaldaritza jasangarria bultzatuzSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Sukaldaritza jasangarria bultzatuzJOSU ZABALA
zadlibiA.
Sábado, 12 de abril 2025
Udala eta CEBANC elkarlanean ari dira jasangarritasuna sustatzeko urrats berri batean. Pasa den egunean 'Ekonomia zirkularra, sukaldaritza eta bertako produktuak' izeneko ikastaroa aurkeztu zuten. Egitasmoaren helburua ingurumenarekiko kontzientzia piztea, elikagaien xahuketari aurre egitea eta tokiko produktuen balioa berreskuratzea da.
Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiak % 100ean finantzatutako Etengabeko Ikaskuntza programaren barruan kokatzen da, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago, nahiz eta antolatzaileek nabarmendu duten gazteentzako aukera bereziki interesgarria dela.
Aurkezpenean parte hartu zuten Ioritz Berra alkateak; Kote Bernal, CEBANC-eko zuzendari komertzialak eta Iñigo Estangak, ikastaroko irakasleak. Hiru ordezkariekikastaroaren balio sozial eta ekologikoa azpimarratu zuten.
Kote Bernalek azaldu zuenez, ikastaroa sentsibilizazio-proiektu baten kokatzen da, eta helburu nagusitzat du «konpetentzia berdeak, sukaldaritza osasungarria eta gure gastronomia sustatzea». «Tokiko produktuak betidanik erabili izan dira sukaldaritzan, baina azken urteetako joera azkar eta industriala medio, gure nortasuna lausotzen ari dira. Horri buelta emateko urrats bat da», adierazi zuen Bernalek.
Bestalde, Berrak egitasmoa herritarren eta bereziki gazteen artean kontzientzia ekologikoa pizteko aukera gisa ikusten du proiektua. «Sasoiko produktuak, gertuko azoketan eskuratutakoak, landuko dira ikastaroan. Gure ustez, belaunaldi berrien artean galtzen ari den lotura hori berreskuratzeko bidea da. Oso garrantzitsua da horrelako ekimenak izatea, ez bakarrik jasangarritasuna lantzeko, baita herritarren arteko lotura sendotzeko ere».
Iñigo Estangak, ikastaroaren gidari izango den sukaldariak, xehetasunez azaldu zituen edukiak: «tailerrean bertako produktuekin lan egingo dugu, eta sukaldaritza teknika ezberdinak jorratuko ditugu. Elikagaiak modu jasangarrian prestatzea izango da ardatza, baina baita osasuna eta elkartasuna ere. Gure kulturan errotuta dagoen tradizio hori berreskuratzea da helburua».
Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da eta ekainaren 12ra bitartera luzatuko da. Asteartero eta ostegunero izango dira saioak, 17:00etatik 19:30era. Interesdunek izena eman dezakete Udalaren webgunean.
CEBANC-ek Gipuzkoako beste 9 herritan ere (Donostia, Alkiza, Mutriku, Irura, Alegia, Segura, Deba, Legorreta eta Getaria) eskaintzen ditu ikastaro beraren edizioak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.