Suhiltzaileen zerbitzuari buruzko hitzaldia izango da bihar kultur etxean

18:00etan hasiko da eta suteen aurka nola jokatu behar den azalduko da

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako Udalak eta Tolosako Suhiltzaileen Zerbitzuak elkarlanean hitzaldi bat eskainiko dute bihar, osteguna, 18:00etan kultur etxean. Suteen aurka erabiltzeko dauden baliabideak eta protokoloak nolakoak diren azalduko da bertan eta edozein ezbeharren aurrean herritarrek nola jokatu behar duten ikasteko aukera izango dute.

Amezketaren kasuan, gainera, landa eremu zabala duen herria da eta suhiltzaileentzat ez da beti erraza izaten leku guztietara iristea. Suari aurka egiteko herritarrentzat dauden baliabideak eguneratuko dira eta hori egin aurretik, beraiek modu egokian nola erabili erakutsiko da biharko hitzaldian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos