Secciones
Servicios
Destacamos
NUÑEZ
Alkiza
Jueves, 4 de junio 2020, 11:58
Azken hilabeteetako osasun larrialdi egoerari aurre egin nahian, Alkizako udalak Sormenaren Kabiaren hirugarren edizioa abiatu du. Artistentzako egonaldiak berrikuntzekin dator aurtengoan, gainera, aurrekoetan artistek egindako ekarpenei jarraituz: hiru astekoa izango da egonaldia eta artistek tailer bat izango dute plazan, herritarrek eta bisitariek beren lanaren garapena egunez egun ikus dezaten.
Asteazken honetan, hilak 3, Koldobika Jauregik zuzentzen duen Ur Mara museoan izan zen aurkezpena. Jauregi da Sormenaren Kabiko epaimahaietako bat, baita artisten laguntzaileetako bat egonaldian zehar, eta «Ur Mara Sormenaren Kabiaren hiru ardatzak, natura, gizakia eta kultura, hobekien uztartzen diren tokia da», adierazi zuen Iñaki Irazabalbeitia alkateak.
Jauregirekin batera, Aizpea Goenaga zinema-zuzendari, idazle eta aktorea eta urte luzez Alkizan bizi izan zena, eta Xabier Artola herriko argazkilaria eta informatikan doktorea eta Nagore Legarreta joan zen urtean Sormenaren Kabiko parte hartzaileetako bat, izango dira epaimahaikideak. Lehiaketan edozein disziplina artistikoko sormen proiektuak aurkeztu daitezke, margolaritzatik, dantzaraino, eta horren erakusle dira orain arte egonaldietan parte hartu duten artistak, munduko txoko ezberdinetatik etorriak: Nagore Legarreta argazkilaria, Beñat Ralla musikaria eta dantzaria, Kimia Kamvari argazkilari iraniarra eta Txiki Keixeta eskurturgilea.
Ostiralean, ekainaren 5ean, irekiko dira Sormenaren Kabian parte hartzeko proiektuak bidaltzeko epea, uztailaren 5era arte, sormenarenkabia@gmail.com helbidera edota Alkizako udaletxera. Parte hartzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentuak www.fagus-alkiza.com helbidean kontsultatu daitezke. Proiektuak natura, kultura eta gizakia, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroko ardatzekin, zerikusia izan beharko du eta egonaldian zehar herritarrekin zein bisitariekin ekitaldiak egingo dituzte beren sormen-lana gerturatzeko. Bi sormen beka banatuko dira, bakoitza 1.000 eurokoa eta Lete nekazalturismoan hiru asteko egonaldiarekin. Egonaldian zehar Koldobika Jauregiren laguntza izango dute, baita herriko txokoak ezagutzeko aukera ere, besteak beste Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko eremua edota Ur Mara museoa.
Aurkezpen ekitaldia, ohitura den bezala, sormenaz betea egon zen. Aurtengoan, sukaldaritzak ere sormenaz asko duela erakutsi zuten Markos Esteban Alkizako Ostatuko sukaldariak eta Julen Altzelai alkizarrak, Ekotalo enpresaren sortzaileak, Alkizako Kabia izena eman dioten pintxoa sortuz.
Bertako zein kanpoko sukaldaritza batzen dituen pintxoa da Alkizako Kabia. Altzelaik azaldu zuenez, «ez dugu betiko talo biguna egin nahi izan, baizik eta kurruskaria, eta horretarako irina labean xigortu dugu». Gainean, «tako mexikar» baten antzeko sukaldaritza nahasketa sortu zuen Estebanek: «baserriko arkumea labean egosi dugu bere saltsarekin, herriko barazkiak bigundu ditugu eta horri, arkumearen beraren saltsa, Yakisoba saltsa japoniarra, soja saltsa, Finlandian egiten den tipula ozpindua eta Ibarrako piparrak gehitu dizkiogu», azaldu zuen. Pintxoa bertaratuen artean dastatzeaz gain, hemendik aurrera herrian antolatzen diren ekitaldi berezietan Ostatuan eskaintzeko asmoa dute, baita Ekotaloren kartan ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.