Borrar
Urgente Retenciones en la N-I a la altura de Andoain, sentido Donostia, por un coche accidentado
Inazio Urruzola txakolindegian egin zen aurkezpena Nuñez
Sormenaren Kabia berriro betetzeko prest dago Alkizan

Sormenaren Kabia berriro betetzeko prest dago Alkizan

Fagus Alkiza interpretazio zentroak bigarren urtez antolatu du artistentzako hamabost eguneko egonaldia: bi artistek jasoko dute beka

Nuñez

Alkiza

Jueves, 23 de mayo 2019, 10:11

Alkizako Sormenaren Kabia hutsik dago bisitari berrien zain. Joan den urtean izandako arrakasta ikusirik, Fagus Alkiza interpretazio zentroak bigarren urtez antolatu du artistentzako hamabost eguneko egonaldia, eta berriro bi artistek jasoko dute beka.

Kimia Kamvari argazkilariak eta Txiki Keixeta eskultura egileak hasitako bideari jarraipena emango diote aurtengo bekadunek. Alkiza Gipuzkoako mapa kulturalean kokatzea du helburu Sormenaren Kabiak. Bi astez herritarrekin elkarlanean egongo dira beren lanak sortzeko.

Aurten baldintza berak izango dituzte parte hartzaileek: bakoitzak 1.000 euroko diru-saria jasoko du eta iraila eta azaroa bitartean egin beharko dute egonaldia, Lete Nekazalturismoko apartamentuan. Apartamentuetako bat elbarrientzako egokitua dago, beraz, ezgaitasunen bat dutenek ere parte hartu dezakete. Hernio-Gazume inguruak urte guztian paisaia ederrak eskaintzen duen arren, hilabete horietan du aukera artistiko gehien antolakuntzaren esanetan. Ekimen honekin Alkiza Gipuzkoako mapa kulturalean kokatu nahi dute.

Sormenaren Kabiaren irudia urtero aldatzen da, eta bigarren ediziorako Iñaki Martiarena 'Mattin' marrazkilariak egin zuen logoa S eta K hizkietatik abiatuta deialdiaren aurkezpenean. Inazio Urruzola txakolindegian egin zen aurkezpena eta bertan parte hartu zuen ere Mikel Garaizabal enologoak txakolina egitearen artea aldarrikatuz, «ardoa egiteaz harago, txakolina kultura bat da».

Artistek herriko hiru gunetan lan egiteko aukera izango dute, «Lete Nekazaletxean bertan egokitutako gela batean, Inazio Urruzola txakolindegian edota Koldobika Jauregi eskulturgilearen Ur mara museoan», zehazten dute antolatzaileek.

Egonaldian zehar, Jauregiren beraren aholkularitza jaso ahal izango dute. Nekatoeneako Artisten Etxea eta Igartubeitiko Patrim erresidentzia artistikoak ezagutu ahal izango dituzte ere. Gainera, «herritarrekin egoteko aukera izango dute, Alkiza inguruan dauden ibilbide gidatuak eginez, edota eskolak daukan Baso Eskola ekimenean».

Egonaldian izena emateko epea ekainaren 30era arte egongo da irekita. Parte hartu nahi duten artistek Sormenaren Kabian garatu nahi duten proiektuari buruzko txosten idatzia edo bideoa bidali beharko dute Fagus Alkiza Interpretazio Zentrora (kultura@alkiza.eus helbidera), beren datuekin, curriculumarekin, aurkezpen eskutitzarekin eta NANaren edo pasaportearen fotokopiarekin batera.

Lanak Fagus Alkizaren hiru ardatzetan oinarritu beharko dira: natura, gizakia eta bien artetik sortzen den kultura. «Naturarekin eta landa-eremuarekin lotutako proiektua aurkeztu beharko dute», eta era berean, «egonaldian, naturarekiko zein herritarrekiko errespetuz jokatu beharko dute, eta sorkuntza prozesuan ezingo dute ingurumenari kalte egin diezaiokeen materialik edo teknikarik erabili». Egonaldian sortutako lanak Alkizan bertan aurkezteko konpromisoa hartuko dute artistek.

Aurkeztutako proiektuak edozein arte-motakoak izan daitezke, «teknologia berriak, antzerkia, dantza, literatura, bertsolaritza, ikusentzunezkoak, transmedia, diseinua, moda, eskultura, eta abar». Hori bai, lanak Alkizak eta Sormenaren Kabiak «eskaintzen dituen baliabide eta baldintzetara moldagarria izan beharko da». Alkizar zein artista ezberdinek osatuko dute bi proiektuak aukeratuko dituen epaimahaia: Jon Umerez alkateak eta EHUko irakasleak, Lorea Agirre kazetariak eta Jakin aldizkariko zuzendariak, Koldobika Jauregi eskulturgileak, Aintzane Lasarte Nekatoenea artisten egonaldietako arduradunak, Ramon Agirre aktoreak eta idazleak, eta Haizea Barcenilla Artearen Historiako EHUko irakasleak eta arte kritikoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sormenaren Kabia berriro betetzeko prest dago Alkizan