Borrar
Larunbatean ospatuko dute haurren eguna. A. NÚÑEZ

Tolosa Goierri

Sorginaren jaitsierarekin abiatuko dituzte San Pedro festak gaur Asteasun

Pili Legarrak jaurtiko du txupinazoa astelehenera arte luzatuko diren herriko jaiei hasiera emateko

Amaia Núñez

asteasu.

Miércoles, 25 de junio 2025, 21:18

San Joan jaien ondoren, sanpedroak iritsiko dira eskualdera. Gaur arratsaldean hasiko dituzte festak Asteasun. Astelehenera bitartean, ekitaldi ugari izango dira, bai haur bai helduentzako.

Gaur, egitarauari hasiera emateko, lagunarteko herri kirol lehia egingo dute 18:00etan. Ondoren, 20:00etan egingo dute sorginaren jaitsiera. Aurten Pili Legarrak botako du txupinazoa. Segidan, kalejira izango da buruhaundi, erraldoi eta herriko txistulariekin. Jarraian, herri afaria egingo da eta, ondoren, Laskotxarangak alaituko du giroa. Lehen eguna amaitzeko, karaokea antolatuko dute gazteek.

Ostirala kuadrilla eguna izango da. Goizeko 11:00etatik aurrera herriko haurren futbito txapelketa antolatuko da eskolan. Ondoren, zumba saioa egongo da bertan. Gainera, 11:30ean, DBHko gazteentzako Konkis txikia antolatuko da. Herriko elektrotxarangak alaituko ditu kaleak 13:00etatik aurrera eta, ondoren, kuadrillen arteko bazkaria egongo da, baita DBHko gazteen bazkari autogestionatua. Ondoren, bingo musikatua antolatuko da. Arratsaldean, Elektrotxufla elektrotxarangak alaituko du giroa. Gauean, erromeria egongo da Laket taldearekin eta, ondoren, Dj Fifi ta Fefa.

Larunbata, berriz, Haurren Eguna izngo da. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak antolatuko dira 10:00etatik aurrera, eta 11:30ean puzgarriak eta jokoak hasiko dira bazkalordura arte. Bazkalondoren ere jarraipena izango dute. Gainera, sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa egingo dira 18:30ean hasita. Ordu erdi beranduago emango dira txapelketako sariak. Ondoren, Emakume taldeak eta herriko gazteek antolatutako barrikote morea egingo da. Mozorrotuta joatera animatu dituzte herritarrak. Gauean, suzko zezena egongo da eta, 23:00etan Gorroto Bala! eta Xiberoots taldeen kontzertuak egongo dira, eta jarraian, DJ Euzkolabel.

Igandea herriko zaindariaren eguna ospatuko da. Dianarekin hasiko dute eguna eta 11:00etan meza Nagusia eskainiko da elizan, Ondoren, dantza-soka, esku pilota partiduak eta hamaiketakoa egongo dira. Arratsaldean, berriz, herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak kalejira egingo dute 17:30ean. Jarraian, bertso-saioa egongo da, 19:00etan, Unai Mendizábal, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Amaia Agirre arituko da gai-jartzale lanetan. Gauean, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Datorren astelehenean Jubilatuen Egunarekin emango diote amaiera jaiei. Eguerdian herri kirol jaialdia egingo da, ondoren jubilatuen bazkaria. Bazkalostean, Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek girotuko dute. 18:30ean, trikitixa eta pandero ikasleek musika emanaldia egongo da eta, festak bukatzeko, sorginaren igoera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sorginaren jaitsierarekin abiatuko dituzte San Pedro festak gaur Asteasun

Sorginaren jaitsierarekin abiatuko dituzte San Pedro festak gaur Asteasun