Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ur Mara museoko negutegian egingo dira saio guztiak. A. NÚÑEZ
Slow Art Day egunak irekiko du apirilean Ur mara museoko denboraldi berria

Tolosa-Goierri

Slow Art Day egunak irekiko du apirilean Ur mara museoko denboraldi berria

Datorren larunbatean, apirilaren 5ean, estilo ezberdinetako lau artistek haien obrak aurkeztuko dituzte Alkizako museoan

Amaia Núñez

Alkiza

Sábado, 29 de marzo 2025

Ur mara Alkizako museoak berriz irekiko ditu ateak uda honetan. Datorren larunbatean, apirilaren 5ean, Slow Art Day egunak emango dio hasiera XII. Grap Hik! Arte topaketari. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta lau artistek haien lana erakutsiko dute. Arteaz lasaitasunean gozatzeko eguna izango da, kontsumo geldoa bultzatuz.

Ekitaldirako sarrera doakoa da, baina aforo mugatua izango du. Horrela, ekitaldira joan nahi dutenek aurrez izena ematea gomendatzen dute, urmara.alkiza@gmail.com helbidera izena eta harremanetarako telefonoa bidalita.

Ur marako negutegian lau emakumeren lanak izango dira protagonista: Leire Ugalde Blanco, Ruth Anne Lopez, Amaia Conde Chiralt eta Ainhoa Apezteguía Extramiana. Artista bakoitzak lan eta teknika mota ezberdinak aurkeztuko ditu eta egileekin zuzenean hitz egin eta hausnartzeko denbora egongo da ekitaldiaren amaieran. Erakusketa berezia ikusteko aukera bakarra izango da datorren larunbatekoa.

Slow Art Day egunarekin 12. Grap Hik! Arte Topaketari emango zaio hasiera, urrira bitartean luzatuko dena

Amaia Conde arrasatearrak egurrezko eskulturak sortzen ditu. Bere lanak egurrean egindako erliebeak dira. Giza gorputza da gehienetan protagonista, istorioak, emozioak, edota gizarteko kontraesanak agerian uzteko. Leire Ugaldek, berriz, performanze bat eskainiko du. Ainhoa Apezteguiak, aldiz, ikus-entzunezko sorkuntza eta margoa egiten ditu.

Ondoren, ohikoa den moduan, elkartasun bazkaria egingo dute, artista zein bisitarientzat. Menuak 20 euroko prezioa du eta bazkaltzera geratu nahi dutenek lekua erreserbatu beharko dute urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatzita. Begetarianoentzako menua ere egongo da aukeran.

Grap Hik! Naturan Arte Topaketak jardunaldia udazkenera arte luzatuko da. Slow Arte Day eguna konfirmatu bada ere oraingoz, Topaketako ekitaldiak urrira bitartean ospatuko dira aurten 15 urte beteko dituen Ur mara Museoan, Elena Cajaraville eta Gerezi Jauregiren zuzendaritzapean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Slow Art Day egunak irekiko du apirilean Ur mara museoko denboraldi berria