San Silbestre krosarekin agurtu zuten urtea

Ikusle ugari gerturatu ziren korrikalariak parte hartzera./
Ikusle ugari gerturatu ziren korrikalariak parte hartzera.

NUÑEZ LEGORRETA.

Ohitura den bezala korrika agurtu zuten urtea Legorretako herritarrek astelehenean. Haurrentzako zein helduentzako lasterketak antolatu ziren goizean zehar herrigunean.

Sei eta zortzi urte bitartekoetan Joane Romero eta Endika Sanz izan ziren irabazleak; bederatzi eta hamar bitartekoetan Uxune Amenabarro eta Egoi Ezeiza; hamaika eta hamabikoetan Ainhoa Aseginolaza eta Iker Insausti.

Hamahiru eta hamalauekoen mailan Irati Goikoetxea eta Intza Amenabarro batera iritsi ziren helmugara eta mutiletan Aimar Alustiza mutiletan.

Hamabost urtetik gorakoetan Edurne Arakistain eta Ekhi Zugasti izan ziren garaileak. Helduetan, Edurne Arakistain eta Luis Lasterra izan ziren garaileak.

 

Fotos

Vídeos