Borrar
Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko banaketaren irudi bat. A. NÚÑEZ
Semperena eta Cabanne Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiko txapeldunak

Tolosa Goierri

Semperena eta Cabanne Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiko txapeldunak

Nagusi izan ziren Edorta Fernandez eta Edorta de Antak osatutako bikotearen aurkako finalean urritasun fisiko kategorian

Miércoles, 23 de abril 2025, 21:04

Aingeru Semperena bidania-goiaztarrak eta Maixi Cabanne lapurtarrak osatutako bikoteak irabazi zuen Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusia urritasun fisiko kategorian. Edorta Fernandez eta Edorta de Antaren aurka irabazi zuten finala, 25-14 markagailuarekin.

Semperena eta Cabanne nagusi izan ziren Atano III.a frontoian jokatu zen finalean. Lapurtarra izan zen partidako jaun eta jabe, bukaerarako 15 tanto amaitu baitzituen. Aurten gurpildun aulkien txapelketan egin den berrikuntza nabarmenenak bere alde jokatu zuen: egurrezko palaren ordez, karbonozko pala eta pilota biziagoekin jokatu dute.

Aldaketa hau erabakigarria izan zen finalean, izan ere, Iparraldean material berri hau duela urte batzuk hasi ziren erabiltzen. Maixi Cabanne izan zen erosoen jokatu zuen pelotaria eta nahi bezala aritu zen partida osoan.

Aingeru Semperenak jarraian lortzen duen bigarren txapela da, iaz Edorta de Anta bikote zuela irabazi baitzuen

Karbonozko pala eta pilota biziagoekin jokatzean atzelarien gain geratzen da ia erabat partidaren pisua. Edorta de Antak ezin izan zuen erresistentziarik jarri. Egurrezko palara aldatu zen une batez, baina bere ezintasuna ikusirik, karbonora itzuli zen ostera.

Txapela Semperenak jarraian lortutako bigarrena da; izan ere, iaz ere finalera iritsi, eta irabaztea lortu zuen Edorta de Anta bikote zuela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Semperena eta Cabanne Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiko txapeldunak