Borrar
Eneko Goiburua, Ondarre baserriko gaztandegian. José Mari López
Segurako Ondarre gaztandegira bisita, igandean
Gaztagintzaren sekretuak

Segurako Ondarre gaztandegira bisita, igandean

Eneko Goiburu, familiako artzain gaztea, izango da gidari baserrian zehar

I. Altuna

Donostia

Lunes, 20 de enero 2025, 10:36

Ondarre baserrian, Seguran, 200 urte baino gehiago daramatzate gazta egiten. Gaur egun, Eneko Goiburu artzaina da azken belaunaldiko ordezkaria. Bera da gaztandegian lanean aritzen dena, eta bertatik ateratzen diren gaztek hainbat sari irabazi dituzte azken urteetan, besteak beste Ordiziako txapelketa nagusia. Bere esanetan, «oso perfekzionistak» dira lanean, eta produkzioaren xehetasun bakoitza «muturrera» zaintzen dute.

Bada baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta Idiazabal gazta egiten hasi dira orain. Anduetza parketxeak antolaturik, igande honetan bisita gidatua antolatu da Ondarre baserrira, gaztagintza eta arkumeen sekretuak ezagutzeko

Bisita goizeko 11.00etan hasiko da eta Eneko Goiburua izango dute gidari bisitariek. Ukuiluan hasiko dute, non arkume jaio berriak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta Latxa ardiari bazka emango diote. Gero baserrian, Enekok gazta egitearen prozesua azalduko die, baita artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera erakutsi ere. Bukatzeko, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dute, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Jarduera honen prezioa 14 eurokoa izango da helduentzat eta 7 haurrentzat (3-12 urte bitartean). Bisita gidatua aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, interesdunek anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute, edo 943 80 21 87 eta 688 62 36 09 telefono zenbakietara deitu. www.gipuzkoanatura.eus web orrian ere informazio guztia eskura dago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Segurako Ondarre gaztandegira bisita, igandean