Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
AMASA-VILLABONA.
Miércoles, 17 de julio 2019, 00:25
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Santio Txapelketa iritsi da bere azken fasera. Eskuz binaka nagusi mailan jokatu den txapelketa honetan maila bikaina izan da. Ekainaren 18an hasi zen txapelketa eta hasierako 20 bikote partehartzaileetatik azken 8ak geratzen dira. Bi finalerdi hauek asteartean eta ostegunean jokatuko dira.
Bihar, bigarrena, Urmeneta-A. Elizegi, Adonis-Aranguren aurka, Behar Zana frontoian, 19:00etan. Atzo, lehenean, I.Egiguren-Esnaola eta Lertxundi-Aranalde izan ziren. Atzoko partiduaren aurretik, Behar Zanako kadeteen arteko lagunarteko partiduak jokatu ziren.
Azken urteetan bezala, Santio Torneoko irabazleek gabonetan jokatuko den eta aurtengoan VIII. edizioa izango duen Antton Pebet Memorialeran jokatzeko zuzeneko txartela lortuko dute. Final hauek, hilaren 28an, igandez, jokatuko dira eta eskuzko partidekin batera, emakumezkoen pala txapelketako finalak eta gomazko palako finalak ere jokatuko dira. Behar Zana taldeak, nagusien mailako txapelketaz gain eskuz binaka txapelketa herrikoiko, frontenis banaka eta aipaturiko txapelketak antolatu ditu Santio Jaiei begira.
Txapelketa hauen finalerdiak ere aste honetan izango dira: Eskuz binaka herrikoia, Olaederra frontoian, final erdiak bihar 18:30ean. Frontenis banaka. Olaederra frontoian: Final laurdenak, gaur. Final erdiak ostiralean, 18:30ean. Emakumeen pala, Behar Zana frontoian: final erdiak ostiralean, 18:30ean. Parte hartzea orokorrean handia izan da eta egunero pilotaz gozatzeko aukera izan da.
Onddo Gazte Asanbladak antolatuko du Santio bezpera gaueko danborrada. Entseguak bihar eta 22an izango dira Zatorran; bihar 17:30ean eta azken egunean 19:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.