Santio krosa uztailaren 25an izango da Zunbeltz elkarteak antolatuta

Iazko urteko edizioan 225 korrikalarik hartu zuten parte. / ARRATIBEL
Iazko urteko edizioan 225 korrikalarik hartu zuten parte. / ARRATIBEL

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan edota herri krosaren webgunean eman daiteke

IMANOL ARRATIBELAMASA-VILLABONA.

Zunbeltz elkarteak antolatuta eta Udalak babestuta, aurten ere Santiotan krosa herrikoia antolatu du. XXXIX edizioa izango du Santio Krosak eta uztailaren 25an, osteguna, egingo da. Irteera Zunbeltz elkartetik parean izango da. Izen ematea, dohain, Zunbeltz elkartean izango da egun berean edo www.herrikrossa.com.

Kategoriak eta irteera orduak hauek izango dira: benjaminak (2009-2010), 10:30ean aterako dira eta Zunbeltz inguruko ibilbidean gehienez (buelta txiki bat); alebinek (2007-2008) ere 10:45ean aterako dira eta Zunbeltz inguruko ibilbidean gehienez (bi buelta txiki ; infantilek (2005-2006), 11:00etan dute hitzordua eta ibilbide nagusiari, 2,5 kilometrotakoa, bira bat eman beharko diote.

Kadeteen kasuan ere (2003-2004) 11:00etan dute irteera eta ibilbide nagusiari, 2,5 kilometrotakoa, bira bat eman behar diote. Jubenilek (2001-2002) 11:00etan dute hitzordua eta ibilbide nagusiari bi bira bat eman beharko diote (5 kilometrotakoa). Seniorrak eta beteranoak (35 urtetik gora) 11:00etan aterako dira eta hiru bira emango dizkiote ibilbide nagusiari (7,5 kilometro).

Sarituak, kategori bakoitzeko lehenego gizonezko eta emakumezkoa izango dira. Lehengo urteko edizioan 225 atletek korrika egin zuten krosa herrikoian.

Antolakuntzak partehartzaileei lasterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomendatzen die, kirol ekintzaren arriskua norberaren gain baitago. Lasterketak irauten duen bitartean, ordu bat gutxi gora behera, kaleak guztiz itxirik egongo dira auto, kamioi eta autobusentzat.