Santikutz eguna gaur Beheko Gurutzean

A. ETXEBERRIA

Maiatzaren 3an denez beheko auzoko egun handia, gaur beteko dira urteroko ospakizunak Beheko Gurutzean. Arratsaldeko 7etan hasiko da meza ermitan eta elizkizunean azken urtean auzoan hildakoak oroituko dira. Ondoren mokadutxo bat eskainiko da. Herri mailako toka txapelketa jokatuko da gero, heldu eta haurren mailan, lehen emakume eta gizonezkoarentzat egongo direlarik sariak. Ondoren afarian bilduko dira auzotarrak Zopajale elkartean.