Santamañako jaiak etzi hasiko dira orientazio probarekin

Igandean, krossa eta mus txapelketa egingo dira, eta datorren asteazkenean jaurtiko da txupinazoa

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Santa Marinaren omenez, Santamaña Elkarteak, Goiballako bizilagunek eta Asteasuko udaleko festa batzordeak hilaren 14, 15, 18, 21eta 22rako jaiak prestatu dituzte. Etzi, larunbatean, hasiko dira 17:00etan I. Orientazio Proba Herrikoia. 16:30etatik 16:45etara egingo da izen ematea. Igandean, 10:30ean Santamañako XVIII. kros igoera, eta 16:30ean Santamañako XXIII. Mus txapelketa (15:45-16:15 izen-ematea). Gogorarazten dute orduz kanpo ez dela izen ematerik onartuko eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.

Asteazkenean, goizeko 10:30ean, jaurtiko da txupinazoa. 11:00etan meza nagusia ospatuko da eta ondoren, hamaiketakoa. 13:00etan Herri kirolak bertako gazteekin, eta ondoren Irazu eta Peñagarikano bertsolari eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin saioa. 17:30ean Kalejira. Gauean Izer, Alabier eta Lutxurdio.

Uztailak 21ean, haur jolasak egingo dira 12:00etan. 14:00etan herri bazkaria Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta. 18:00etan, toka. Gauean Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak.

Uztailak 22an, igandearekin, 11:30ean meza nagusia. Ondoren herri kirolak. Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza 'Tubi' eta Yon Loiola. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria. Ondoren0 Laja II eta Narbaiza trikitilariak. 18:00etan erakustaldia, herriko harri tira taldea eta astoarekin. Afalaurretik Tranpazuloren jaitsiera. Gauean, Laja II eta Narbaiza trikitilariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos