Santamaña I. Orientazio Proba Herrikoia jokatuko da gaur Santa Marina ermitan

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Gaur, larunbata, Santamaña I. Orientazio Proba Herrikoia ospatuko da eta Santa Marina ermitan elkartuko dira parte hartzaileak. Bi proba izango dira: Proba luzea, arratsaldeko, 17:00etan hasiko da eta gehienez hiru ordukoa izango da, eta proba motza 18:00etan, gehienez bi ordukoa izango da.

Parte taldeak 1-5 artekoak izango dira eta 12 urtez beherakoak helduz batez lagundurik joan beharko dute. Parte hartzaileak derrigorrezko materialari dagokionez, ura, mendiko arropa eta oinetako egokiak eraman beharko dituzte.

Izena proba baino ordu erdi lehenago eman beharko da. Izena ematearen dirua 'Juneren hegoak' elkartera doa. 12 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta beherakoek hiru euro. Proba amaieran, anoa postua egongo da Santa Marinan parte hartzaile guztientzat. Proba ez lehiakorra izango da. Informazio gehiago: www.jaiak.santamana.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos