Santama orientazio proba herrikoia larunbatean Santa Marina ermitan

IMANOL ARRATIBELASTEASU.

Santamaña II. Orientazio Proba Herrikoia ospatuko da eta Santa Marina ermitan elkartuko dira parte hartzaileak, uztailaren 13an, larunbata. Edozeinentzat aproposa, hiru proba izango dira: Proba luzea, arratsaldeko, 17:00etan hasiko da eta gehienez hiru ordukoa izango da. Proba ertaina, 18:00etan, gehienez bi horduz eta proba motza 18,30etan, gehienez ordu bat izango da.

Parte taldeak 1-5 artekoak izango dira eta 12 urtez beherakoak helduz batez lagundurik joan beharko dute. Parte hartzaileak derrigorrezko materialari dagokionez, ura, mendiko arropa eta oinetako egokiak eraman beharko dituzte.

'Juneren hegoak'

Izena proba baino ordu lehenago eman beharko da. Izena ematearen dirua 'Juneren hegoak' elkartera doa. 12 urtetik gorakoek bost euro ordaindu beharko dituzte, eta beherakoek, aldiz, hiru euro.

Proba amaieran, anoa postua egongo da Santa Marinan parte hartzaile guztientzat. Proba ez lehiakorra izango da. Informazio gehiago: www.jaiak.santamana.com.