Borrar

Tolosa Goierri

Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira Irurako Ikastolako ikasleak

A. N.

irura.

Viernes, 31 de enero 2025, 20:23

Usadioa jarraituz, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, kantu eskean aterako dira Irurako Ikastolako ikasle eta irakasleak. Bazkalondoren herriko kaleetan zehar abestuko dituzte Santa Agedari eskainitako kopla zaharrak eta berriak, eta herritarrak beraiekin abestera edota balkoietatik entzutera gonbidatzen dituzte.

Sahararako materiala

Aurten ere Tolosaldea Sahararekin elkarteak material bilketa antolatu du. Iruran Ikastola ari da bilketa bideratzen eta lagundu nahi dutenak, bertara eraman beharko dute materiala. Iraupen luzeko jakiak eskatzen ditu elkarteak, besteak beste, arroza, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, pasta, olioa edota azukrea. Gainera, haurrentzako zein helduentzako pixoihalak, kon-presak eta eskolarako materiala ere jasoko dira.

Tipi Tapa asteazkenean

Adinekoak sasoiko egoteko ekimena datorren asteazkenean egingo da. Ibilbidea hamaiketako batekin amaitzen da. Nahi duenak 10 minutu lehenago luzatze ariketak egiteko aukera izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira Irurako Ikastolako ikasleak