Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Santa Ageda bezperako kantuen entsegua gaur

Kantu-eskean datorren asteartean aterako dira eta herrian zehar koplak kantatuko dituzte

A. N.

IKAZTEGIETA.

Martes, 28 de enero 2025, 20:41

Ohitura den bezala, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira herritarrak, jantzi tradizionalak soinean eta makila eramanez. Horrela, abestien entsegua antolatu dute gaurko, asteazkena, 20:00etan udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Kantu eskea datorren asteartean, otsailaren 4an, egingo dute, 15:00etan Ostatuan elkartuko dira. Lehenengo geldialdia eskolan egingo dute eta, handik, herrian zehar ibiliko dira etxez-etxe. Parte hartu nahi duten herritar guztiei irekita dago deialdia.

Jubilatuen eguna

Aurten ere jubilatuen eguna antolatu nahi du Udalak eta berau antolatzeko bilera egingo du datorren otsailaren 6an, 11:00etan udaletxean, eguna eta ekintzak zehazteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda bezperako kantuen entsegua gaur