Sanmigelak giro paregabean Urtsuaranen

Urteaga eta Dorronsoro aizkoran, 'Guzta' harriarekin eta Urdangarin eta Zubeldia bertsotan. / M. C. ELORZA
Urteaga eta Dorronsoro aizkoran, 'Guzta' harriarekin eta Urdangarin eta Zubeldia bertsotan. / M. C. ELORZA

Herri kirol jaialdia, bertsolariak eta herri bazkaria egin zituzten egun bakarreko festan

M. C. ELORZAIDIAZABAL.

Giro bikainan ospatu zituzten San Migel jaiak Urtsuaranen. Egun bakarreko festa, eguraldi zoragarri eta jende ugarirekin hasi ziren ekitaldiak. Larunbat eguerdian, Nazario Telleria eta bere txistulari taldeak abiarazi zituzten ekitaldiak. Zinegotziak kalejiran joan ziren elizaraino eta jarraian meza ospatu zen Engraziko parrokian. Koruak abestu zuen.

Ondoren, bertso saioa egin zen plazan, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin.

Herri kirolek hartu zuten testigua: aizkoran, herritarra den Aitor Urteaga eta Xabier Dorronsoro Suharri Rodriguez eta Eloi Kotxeronen aurka aritu ziren lehian. Garaileak Aitor Urteaga eta Xabier Dorronsoro izan ziren. Beste herritar bat, Xabier Aranburu 'Guzta', harria jasotzen aritu zen.

Ordubietan hasi zen herri bazkaria. 90 herritar bildu ziren mahaiaren inguruan eta Urdangarin eta Zubeldia berriro ere bertsotan aritu ziren. Arratsaldean toka lehiaketarekin amaitu ziren aurtengo San Migel jaiak.

Bingo

Hoy miércoles se jugará la habitual sesión del juego del bingo en el hogar del jubilado Adin-Etxe, desde las 18.30 hasta las 20.30 horas. De este modo, quedan invitados todos los socios.

Temas

Jaiak