

Secciones
Servicios
Destacamos
Gabonetan etenaldia egin ondoren, aste honetan berriro jarri dira martxan saneamenduko obrak. Abuztuan hasi ziren lanak eta aurrera doaz hasieran planteatutako fase ezberdinak. Obren eraginez, Estanko etxe ondoko hainbar aparkaleku kendu egingo dira behin-behinean. Horregatik, Amezketako Udalak plazan aparkatzeko baimena eman du berriro, erraztasuna emateko. Halaber, gogorarazten du ostiral arratsaldeetan, azokaren ondorioz, frontoi aldeko eremua libre utzi behar dela.
Herriko gimnasioko bazkide izateari utzi nahi dioten herritarrek urtarrilaren 10ra arte daukate gimnasioko giltza itzultzeko. Bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, hilabete honen amaierara arte dute kuota ordaintzeko epea eta ordainagiria udaletxean aurkeztu beharko dute.
Bazkide egin nahi dutenek udaletxera jo beharko dute matrikulazioa egiteko.
Gimnasioko tarifak ere argitaratu ditu Udalak. Amezketan erroldatuek zein beste herrietako pertsonak izena eman dezakete. Amezketarrek, 16 urtetik 65 urtera bitartekoek 85 euro ordaindu beharko dituzte urtean, 35 hiruhileko bakoitzeko. 65 urtetik gorakoentzako kuota 55 eurokoa da urtean eta 25 euro hiruhilbeteko.
Amezketan erroldatuta ez daudenek, hamasei urtetik gora izena eman dezakete gimnasioan. Hauentzat urte osoko kuota 160 eurokoa da, 50 euro hiruhilabete bakoitzeko.
Era berean, gimnasioan izena ematen dutenek sarrerako giltza doan jasoko dute. Hala ere, galduz gero, giltza berria egitea 10 euro kobratuko du Udalak.
Rokodromoaren kasuan ere hamasei urtetik gorakoak matrikulatu ahal izango dira. Kasu honetan amezketarrentzako kuota 40 eurokoa da urtean eta 15 eurokoa hiruhilabete bakoitzeko. Herrian erroldatuta ez daudenen-tzako, urtean 80 eurokoa da kuota eta 30 euro hiruhilabete bakoi-tzeko. Gimnasioaren antzera, lehenengo giltza dohakoa izango da. Gainera, 16 urtetik beherakoek ere erabili ahal izango dute rokodromoa, doan, beti ere, adin nagusi batek lagunduta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.