Borrar

Tolosa Goierri

Saneamendu lanen azken fasea hasiko da datorren astean Kultur Etxearen parean

Amaia Núñez

amezketa.

Viernes, 28 de febrero 2025, 20:35

Azken hilabeteetan herrigunean egin diren saneamendu eta asfaltatze lanak azken fasean sartuko dira martxoan. Datorren astetik aurrera, Pernando Amezketarra Kultur Etxe parean egingo dituzte lanak.

Lurreko adokinatua kendu eta eremu guztia hormigoituko dute, datozen asteetan egingo diren asfaltatze lanak prestatzeko. Eremu guztia asfaltatu ondoren, inpresio bidezko lanak egingo dira. Udaletik azaldu dutenez, lan horiek egiteko egun pare batean ingurua ezin izango da zapaldu. Hala ere, pixkanaka egingo direla argitu dute, eta horregatik, ez dute oztopo handiegirik aurreikusten.

Dena den, obrak trafikoan eragina izango dute eta hauek irauten duten bitartean, langileen jarraibideak betetzea eskatu dute.

Garbitzaile lanpostua

Zumadi eskolan lan egingo duen garbitzaile bat kontratatuko du Amezketako Udalak. Kontratua aldi baterako izango da eta lanpostura aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da. Garbitzailearen eginkizuna, besteak beste, Zumadi eskolako zoruak, hormak, kristalak, komunak eta altzariak garbitzea izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saneamendu lanen azken fasea hasiko da datorren astean Kultur Etxearen parean