Tolosa Goierri
San Joan bezperako Bordon dantzarako entsegua egingo dute astearteanA. N.
alegia.
Viernes, 13 de junio 2025, 20:27
Ekainaren 23an San Joan bezpera ospatuko da Alegian eta, azken hiru urteen antzera, Bordon dantza abestu eta dantzatuko dute herritarrek. Alegiako Sutarri dantza taldeko kideek dantza egingo dute, herritar talde batek Bordon dantza abesten duen bitartean, herriko txistulari taldea laguntzarekin.
Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatu du Bordon dantza abesteko ekimena. Orain arte egin dituzten ekimenetan bezalaxe, hau ere ekimen jendetsua izatea lortu nahi dute. Adin guztietako herritarrei deia zabaldu die, ostiral honetan elkarrekin 'Bordon dantza' abesteko. Horretarako, entsegu bat antolatu dute, ekainaren 17an, asteartea, 20:00etan, kultur etxean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.